Aurtengo Korrikaren ibilbidea aurkeztu dute
Gaur aurkeztu du AEKk 24. Korrikak egingo duen ibilbidea. Martxoaren 23an sartuko daAraban Arabako Errioxatik, eta martxoaren 27an igaroko da Gasteiztik.
Azaroan aurkeztu zuen AEKk Korrikaren 24. edizioa. Martxoaren 19an Atharratzetik abiatuko da “Euskara gara” lelopean, eta martxoaren 29an ailegatuko da Bilbora, amaierako ekitaldia egiteko. Araban hiru etapa ezberdin egingo ditu Korrikak, martxoaren 23tik 27ra bitartean.
Martxoaren 23an Arabako Errioxatik sartuko da goizeko ordu biak pasata. Arabako Errioxatik, Mendialdeara igaroko da eta Arabako Lautadatik pasa ondoren Nafarroara egingo du bidea asteleheneko eguerdian.
Martxoaren 26an sartuko da bigarrenez Araban Korrika, Artziniegatik, eta ostiraleko ordu txikiak Aiaraldetik igaro ostean, Bizkaira pasako da berriro ere.
Ostiral horretan egingo du bere azkenengo sarrera Arabara. Gopegitik sartuko da eguerdiko ordu batak baino minutu batzuk lehenago, eta hortik Murgiatik, Zuhatzu-Kuartangotik, Argantzonetik eta Trebiñutik igaroko da arratsaldean zehar. Zaldiaranetik ekingo dio Korrikak, eta Gasteizen Zabalganatik sartuko da 21ak aldera. Alde Zaharrera gaueko hamaiketan ailegatuko da Korrika, eta gauerdian Duranara abiatuko da. Bukatzeko, Legutiotik larunbateko 01:21 aldera pasako da, eta hortik Gipuzkoara igaroko du Korrikak.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
