Eusko Jaurlaritza zenbait ikastetxetan instalatzen ari den zaintza-kameren kontrako 2000 sinaduratik gora jaso ditu Gasteizko IASek
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila EAEko zenbait ikastetxetan instalatzen ari den zaintza-kamera eta mikroen kontrako kanpaina bat abiatu du Gasteizko IASek eta 2000 sinaduratik gora jaso dituzte dagoeneko.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila EAEko zenbait ikastetxe publikotan kamerak eta mikrofonoak instalatzen hasi da gailu interaktiboen berriztatzearen aitzakiapean. LABek jakinarazi duenez, ikasgela berri horiek monitore interaktiboa, mahai gaineko ordenagailua, web kamera, hari gabeko mikrofono pertsonala eta gelarako mikrofonoa izango dituzte. Hezkuntza Saila ikastetxeetako materiala berrizteko prozesu horretan ikastetxeetako zuzendaritzei “xantaia egiten dabilela” salatu du LABek. Sindikatuak jakinarazi duenez, gailu interaktiboak berriztu nahi dituzten ikastetxeek “kamerei uko eginez gero ez dute gela digitaleko gainontzeko ekipamendurik jasoko”.
Kamera eta mikrofonoak instalatzeko erabakia Hezkuntza Sailak alde bakarrez hartu duela salatu du sindikatu abertzaleak. Gaineratu dute, hezkuntza komunitatea osatzen duten langile, familia eta ikasleen onarpenik gabe egiten ari diren eraldaketa dela eta “helburu pedagogiko gabeko tresnak izateaz gain, langileen kontrolerako direla”.
Honen aurrean, Gasteizko IASek 2000 sinaduratik gora jaso ditu ikastetxeetan zaintza-kamerak eta mikrofonoak instalatzearen kontra. Ikasle Antolakunde Sozialistatik esan dute kamara eta mikrofono hauek “kontrol mekanismoen normalizazioa eta eskubideen urraketa dakartzatela”. Horregatik, instalazio horiek eteteko eta kamera guztiak ikastetxeetatik kentzeko helburuarekin kanpaina bat abian jarri dutela jakinarazi dute.
IASetik gehitu dute “Gela Digital” horiek ez dietela ikasleen beharrei erantzuten, hezkuntzan ematen ari den erreformaren urrats bat gehiago dela salatu nahi izan dute. Hezkuntza sistemaren eraldaketa horrek “ikasleei gero eta heziketa pobreagoa” eskaintzen diela gaineratu dute. Erreforma honen helburua “ikasleak gaitasun kritikoetan heztetik urrun, interesatzen den etorkizuneko lan-indar moldakorra eta otzana ekoiztea dela” diote batetik. Bestetik, salatu dute, digitalizazio planek hezkuntza sistema bera “negozio iturri bilakatzen ari direla” produktu teknologiko berrien salerosketarekin enpresa gutxi batzuei mesede eginez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
