BabaZorra : Zer esango luke Julio Zesarrek guri buruz…..BZ-2.5
Gaurko lema gauzak hain skonak ez direla da, gogoratu ezazue, baina horretaz aparte inoiz esango ez genituzken gauzak eta gure inperio erromatarrak ere azaldu ditugu, ez galdu!!!!
Gaurko lema gauzak hain skonak ez direla da, gogoratu ezazue, baina horretaz aparte inoiz esango ez genituzken gauzak eta gure inperio erromatarrak ere azaldu ditugu, ez galdu!!!!
Gustatzen zaizu zure eguneroko bizitza egin bitartean hiltzaile, lapurreta eta halako true crime erako gauzak entzutea? Estadistikak zein diren edo zein hiltzaile mota zaren jain nahi duzu? Entzun programa eta jakingo duzu!!!!!
Aberatsa izan nahi duzu? Poltsan inbertitu nahi duzu?? Enpresa handi baten CEOa izateko ametsa duzu????? Entzun gaurko programa eta lortu behar dituzun erantzun guztiak!!!
Gure ingurua zahartzen ari da edo, itxoin… gu ari gara zahartzen? Ze etorkizun edukiko dugu bakoitzak? Baserri batean behiak orrazten bukatuko dugu?
Bai ekipo bai, uda ere bukatzen da (será verdad), Gaurkoan udari errepasotxo bat eman diogu eta anekdotak kontatu dizkizuegu, ez horregatik guapis. Muxuuxxx
UHINTIFADA 462. Denboraldi honetako azken atalean udarako gomendio literario bat ekarri nahi izan dizuegu. Horretarako, aurkeztu dizuegu “Palestina. El hilo de la memoria” liburua. Teresa Aranguren kazetariak 2004an idatzi zuen eta duela gutxi berrargitaratua izan da, ahatik, 19 urte geroago ez du inolako gaurkotasunik galdu. Liburu honetan Arangurenek Palestinako kolonizazioaren historiaren errepasoa egin du; XIX. mendearen bukaeran mugimendu sionista hasi zenetik; garaiko indar kolonial boteretsuenarekin, Britania Handiarekin alegia, interes bertsuak izanik, Palestina historikoaren eremuan estatu judua ezarri zutenekotik pasata; gaur egun irauten duen herri palestinarra desagertarazteko garbiketa etniko kanpainia abian jarri zuten arte.
Israel-Premier Tech taldearen presentzia normaltasunez onartzen badugu, Israelgo zurikeria estrategiaren ideologoak garaile aterako dira, horixe baita haien helburua, Israelgo apartheid erregimenaren anormaltasuna normaltasunez onartua izatea mundu mailan, haren krimen zitalak estaltzeko.
Gaurkoan mezu asko jaso ditugu Ekainak 28, Sexu Askapenerako Nazioarteko egunekoko Gasteizko eta Bilboko manifetatik. Bestalde sexu-genero disidente presoen testigantza batzuk izan ditugu mintzagai, baita egun estatu espainoleko espetxeetan pertsona transen egoera. Goza ezazue, eta irailerarte! Bitartean… gaiztoak izan!
Hiketaldi berri honetan software askea hizpide izango dinagu gertuko perspektiba batetik. Hasteko, gurekin Ilargi izan dinagu, Hala Bediko teknikaria. Google, Amazon, Facebook, Apple, Microsoft (GAFAM, lagun eta arerioentzat) eta besteen rolaz jardungo dinagu, baita teknologia burujabetzari buruz gogoeta egiteko garrantziaz ere. Horrez gain, gaurko saioa erraz erabil daitezkeen software askeko adibideez zipriztinduta zagon. Hona hemen haietako batzuk:
Euskal Herriko software askeko komunitatea: librezale.eus
Iragarki blokeatzailea: adnauseam.io
Dokumentuak editatu/partekatzeko: cryptpad.fr
Email zerbitzuak: autistici.org, posteo.de, protonmail.com
Sistema eragileak: Linux Mint, Fedora, Manjaro, Ubuntu…
Internet bilatzailea. duckduckgo.com
Kurtsoko azken programa honetan luze eta zabal hitz egin dugu Carlos Aznarezekin AbyaYalako egoeraren inguruan.