Hiketan: 2×13 | software askea: teknologia burujabetza, gogoetak eta gomendioak
Hiketaldi berri honetan software askea hizpide izango dinagu gertuko perspektiba batetik. Hasteko, gurekin Ilargi izan dinagu, Hala Bediko teknikaria. Google, Amazon, Facebook, Apple, Microsoft (GAFAM, lagun eta arerioentzat) eta besteen rolaz jardungo dinagu, baita teknologia burujabetzari buruz gogoeta egiteko garrantziaz ere. Horrez gain, gaurko saioa erraz erabil daitezkeen software askeko adibideez zipriztinduta zagon. Hona hemen haietako batzuk: Euskal Herriko software askeko komunitatea: librezale.eus Iragarki blokeatzailea: adnauseam.io Dokumentuak editatu/partekatzeko: cryptpad.fr Email zerbitzuak: autistici.org, posteo.de, protonmail.com Sistema eragileak: Linux Mint, Fedora, Manjaro, Ubuntu... Internet bilatzailea. duckduckgo.com
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
