BabaZorra : Tru Kraim BZ 2.4

Gustatzen zaizu zure eguneroko bizitza egin bitartean hiltzaile, lapurreta eta halako true crime erako gauzak entzutea? Estadistikak zein diren edo zein hiltzaile mota zaren jain nahi duzu? Entzun programa eta jakingo duzu!!!!!

BabaZorra : Marrazo mentalitatea BZ 2.3

Aberatsa izan nahi duzu? Poltsan inbertitu nahi duzu?? Enpresa handi baten CEOa izateko ametsa duzu????? Entzun gaurko programa eta lortu behar dituzun erantzun guztiak!!!

BabaZorra : Handitzen handitzen BZ-2.2

Gure ingurua zahartzen ari da edo, itxoin… gu ari gara zahartzen? Ze etorkizun edukiko dugu bakoitzak? Baserri batean behiak orrazten bukatuko dugu?

BabaZorra : Uda ere bukatzen da BZ-2.1

Bai ekipo bai, uda ere bukatzen da (será verdad), Gaurkoan udari errepasotxo bat eman diogu eta anekdotak kontatu dizkizuegu, ez horregatik guapis. Muxuuxxx

Filosofía para Mentes Inquietas : PROGRAMA 100 – Finalizamos la 3ª temporada

Uhintifada : Teresa Aranguren: «Bada okerreko ideia bat, kontakizun historiko objetiboa egiteko parte guztietako bertsioak bildu behar direla, baina ez da horrela, izan ere, badira bertsioak errealitatea estaltzeko propio sortuak direnak. Horixe da Israelgo bertsioa, gaur egun mendebaldeak ere onartzen duena, eta Palestinan herri bat dagoela ere ukatzen duena»

UHINTIFADA 462. Denboraldi honetako azken atalean udarako gomendio literario bat ekarri nahi izan dizuegu. Horretarako, aurkeztu dizuegu “Palestina. El hilo de la memoria” liburua. Teresa Aranguren kazetariak 2004an idatzi zuen eta duela gutxi berrargitaratua izan da, ahatik, 19 urte geroago ez du inolako gaurkotasunik galdu. Liburu honetan Arangurenek Palestinako kolonizazioaren historiaren errepasoa egin du; XIX. mendearen bukaeran mugimendu sionista hasi zenetik; garaiko indar kolonial boteretsuenarekin, Britania Handiarekin alegia, interes bertsuak izanik, Palestina historikoaren eremuan estatu judua ezarri zutenekotik pasata; gaur egun irauten duen herri palestinarra desagertarazteko garbiketa etniko kanpainia abian jarri zuten arte.

Filosofía para Mentes Inquietas : ALICIA PULEO – 2º Programa de 2

Filosofía para Mentes Inquietas : ALICIA PULEO – 1er Programa de 2

Uhintifada : Ez zarete ongi eTOURriak!

Israel-Premier Tech taldearen presentzia normaltasunez onartzen badugu, Israelgo zurikeria estrategiaren ideologoak garaile aterako dira, horixe baita haien helburua, Israelgo apartheid erregimenaren anormaltasuna normaltasunez onartua izatea mundu mailan, haren krimen zitalak estaltzeko.

Kafe Expreso : 2023/06/28: Gaurkoarekin bagoaz! Irailerarte!

Gaurkoan mezu asko jaso ditugu Ekainak 28, Sexu Askapenerako Nazioarteko egunekoko Gasteizko eta Bilboko manifetatik. Bestalde sexu-genero disidente presoen testigantza batzuk izan ditugu mintzagai, baita egun estatu espainoleko espetxeetan pertsona transen egoera. Goza ezazue, eta irailerarte! Bitartean… gaiztoak izan!

Hiketan : 2×13 | software askea: teknologia burujabetza, gogoetak eta gomendioak

Hiketaldi berri honetan software askea hizpide izango dinagu gertuko perspektiba batetik. Hasteko, gurekin Ilargi izan dinagu, Hala Bediko teknikaria. Google, Amazon, Facebook, Apple, Microsoft (GAFAM, lagun eta arerioentzat) eta besteen rolaz jardungo dinagu, baita teknologia burujabetzari buruz gogoeta egiteko garrantziaz ere. Horrez gain, gaurko saioa erraz erabil daitezkeen software askeko adibideez zipriztinduta zagon. Hona hemen haietako batzuk:

Euskal Herriko software askeko komunitatea: librezale.eus
Iragarki blokeatzailea: adnauseam.io
Dokumentuak editatu/partekatzeko: cryptpad.fr
Email zerbitzuak: autistici.org, posteo.de, protonmail.com
Sistema eragileak: Linux Mint, Fedora, Manjaro, Ubuntu…
Internet bilatzailea. duckduckgo.com

A desalambrar : E-27 Altxa Abya Yala!

Kurtsoko azken programa honetan luze eta zabal hitz egin dugu Carlos Aznarezekin AbyaYalako egoeraren inguruan.

El puente de Mostar : PROG.200 DESPEDIDA DEL CURSO

En este programa tan especial, vamos a dar por cerrado el curso por un lado y a celebrar nada más y nada menos que 200 programas de historia, que se dice pronto!! Para ello hemos querido invitar a profesionales del mundo de la salud mental.
Esperamos que lo disfrutéis y paséis un buen verano!!

Kafe Expreso : 2023/06/21: BERTXOKO-KAFE EXPRESO CROSS OVER (2.zatia)

Hemen eskegi duguna Cross Overreko 2 zatia da. Ahal bezain pronto Bertxokoko lagunek saio osoa eskegiko dute, arazo teknikoak izan bait genituen hasierako zatian.
Saioa deskriba ezina da beraz, entzu ezazue…

Archives by Month:

Archives by Subject: