“Tsunami demokratikoak eszenatoki interesgarria sortu du: askeak ala gobernaezinak izango gara”
Iñigo Robredo Korta (Gasteiz, 1987) Herrialde Katalanetan bizi da duela 12 urte. Ikasketak amaitu berritan, lan bila, jaioterria atzean utzi eta “bizi proiektu bat topatu nahian” abiatu zen Bartzelonara 2007. urtean. Bi urte dira CUPeko Idazkaritza Nazionaleko kide dela, eta Auzitegi Gorenaren sententzia baliatu du ALEAk berarekin hitz egiteko.