[ARGAZKI GALERIA] Milaka lagun mobilizatu dira Gasteizen osasungintza publikoaren alde

ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak antolatu dituzte asteburuan EAEko hiriburuetan. Lehen Arretaren kolapsoa salatu eta kalitatezko osasun publikoa aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzari neurri zehatzak hartzeko eskatu diote.

HALA BIDEO | Asanblada irekia egingo da urtarrilaren 26an, asteazkena

Hala Bideora modu batean edo bestean hurbildu nahi duten horiei parte hartzeko gonbita luzatu diete lantaldeko kideek: “Ongi etorriak izango zarete ideiaren batekin ekarpen puntuala edo jarraikor bat egiteko gogoekin zabiltzatenak!”

Azken lan heriotza hilgarria salatzeko elkarretaratzea egingo dute sindikatuek bihar

Atzo, urtarrilak 19, langile bat hil zen Pipaoneko mendietan, lanean zegoela adar handi batek kolpea emanda. 2022ko bigarren lan istripu hilgarria da Araban.

Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute

Gaur aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen dituzten eragileek Banda Lehiaketaren 2022ko edizioa. Azken bi urteetan txosnarik jarri ez den arren, aurtengo jaiei begira motorrak berotzen hasiak dira txosna batzordea osatzen duten eragileak: “Guk geureari eutsiko diogu”.

[ARGAZKI GALERIA] Tuterako erailketa matxista salatu dute Gasteizen, Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzean

Euskal Herrian jazotako azken hilketa matxistaren aurrean, eraso sexisten aurkako eta autodefentsa feministaren aldeko mezua aldarrikatu dute.

Elkarretaratzea deitu du pentsiodunen mugimenduak larunbatean Gasteizen

Egungo pentsiodunen mugimenduaren jaiotzaren IV. urteurrena dela eta, azken lau urteetako borrokaren aitortza eta balantzea egin nahi izan dute, baita egiteko eta erronka berriei heldu ere.

Inauterietara atzeratuko da Hala Bediren gabon zaharretako jaia

Covid 19ak eragindako pandemiaren egoera eta horren aurkako neurriak direla eta, ez da egingo Hala Bedi Jimmy Jazz aretoan ospatzekoa zen gabon zaharretako jaialdia, baina inauterietarako mantenduko da programazioa. Sarrerak dituztenentzako, itzultzeko edo gordetzeko aukera egongo da.

Zaballako espetxera martxa egingo dute igandean

SAREk antolatu du ekimena, euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu-progresioa aplikatzeko aldarrikapena zabaltzeko. Hala Bedi Irratiak zuzenean egingo du jarraipena.

Txileri buruzko analisia Sandra Trafilaf Yáñezen eskutik

Sandra Trafilaf Yáñez maputxea eta militante komunista izango dugu gurean. Sandrak 19 urte zituela eta Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Espetxetik atera eta kazetaritza ikasi zuen, ordutikan ez dio idazteari eta militatzeari utzi. Adi beraz, badauka eta zer esan.

Josu Santamarina (Memoria Gara): “Kontaktuak izan dira instituzioekin, baina faltan botatzen dugu gardentasuna eta koordinazioa”

“11an 11etan” jardunaldiak burutu zituzten San Frantzisko eliza Memoria Gune bilakatzeko proiektua lantzeko.

Altan Bernedoko langileek manifestazioa egingo dute larunbatean, hitzarmen duin baten alde

Lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte azken hilabeteetan, eta greba mugagabea abiatu zuten azaroaren 29an.

Kalitatezko Lehen Mailako Arreta defendatzeko mobilizazioak egingo dituzte ostegunean

Lehen Mailako Arretako langileek protestak egingo dituzte ostegunean Osasun Zentroen sarreretan, lan-karga “onartezina” eta Osasun Sailak ezarri dituen neurri berriak salatzeko.

Hegoaldeko auzokideek, auzo elkarteek eta ikastetxeek 300 bat alegazio-idazki aurkeztu dituzte Jauregilanda kalean gasolindegi bat jartzeko proiektuaren aurka

Red de Gasolineras de Levante SL enpresak jarduera lizentzia eskatu du tabernarik edo jatetxerik gabeko zerbitzugune bat jartzeko Jauregilanda kalean, Iturritxutik sartuta. Bizilagunen ustez “egoera larriagotuko du” eta arriskuan jarriko du auzokideen osasuna.

Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Gasteizko Udalari

Atzo, azaroaren 26an, jarri zituzten martxan gabonetako argiak eta 42 egunez egongo dira piztuta. Eguzkik “energia xahutzea” egotzi dio Udalari, argindarraren prezioak “familia asko zeharo ikaratuta” dituenean.

Archives by Month:

Archives by Subject: