Raul Castillo (LAB): “Txertoarekin gertatzen ari da beste hamaika gairekin gertatzen dena: inprobisazioa”
Osakidetzako sindikatuek greba deitu dute urtarrilaren 28rako, baliabide gehiago eta kudeaketa egokia eskatzeko, besteak beste. LAB sindikatuko delegatua da Raul Castillo Txagorritxuko ospitalean. Berarekin hitz egin dugu egungo egoeraren inguruan.
