[:es]Barrundiako Udalbatzak aho batez eskatu du eskualdeko oinarrizko osasun arreta “azkar” konpontzeko
[:es]Udalbatzak EH Bilduren eta EAJren artean adostutako mozio bat onartu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzeko “ahalik eta azkarren berrezartzeko pandemiaren aurreko egoera, langileei, arreta-ordutegiei eta zerbitzuei dagokienez”. Izan ere, lehen mailako arretak “narriadura nabarmena” izan du pandemian, eta azken asteetan “okerrera” egin du Arabako Lautadako osasun zentroetan, “erabiltzaileen artean egonezina sortuz”.
