Gasteiz “lehertu” nahi dute maiatzaren 15ean, etxebizitza eskubidearen eta okupazioaren alde

Egun gutxi falta dira larunbateko mobilizazio egunerako, eta Lehertu Gasteiz ekimenak bere abestia eta bideoklipa kaleratu ditu. Maiatzaren 15ean, 17:30ean osatutako hiru blokek 18:00etan bat egingo dute Andre Maria Zuriaren plazan.

“Legez kontrako” dorre meteorologikoa Iturrietako Mendietatik kentzeko eskatu dute

Aixeindarrek Iturrietako Mendietan kokatu duen dorre meteorologiko berriak Erroetako kontzejuarekin 2019an sinatutako akordioa eta hegaztien ugalketa babesteko akordioa urratzen dituela salatu du Arabako Mendiak Aske plataformak.

Jazarpen poliziala salatu du Gasteizko gaztetxeak

Azken hilabeteotan, Covid19aren aitzakipean mota eraso polizial konstantea jasan dutela salatu dute: isunak, identifikazioak, kontrol-saiakerak, … Gaztetxea kriminalizatzeko beste saiakera bat dela iritzi dute eta larunbat honetan burutuko den “Lehertu Gasteiz” manifestaziora joateko deia luzatu dute.

Auziperatutako kideei elkartasuna helarazi diete Tubacexeko langileek, epaitegi aurrean

Zuzendaritzarekin bildu dira Enpresa Batzordeko kideak, baina ez dute inolako adostasunik lortu. Gauzak hala, borrokan jarraitzeko deia luzatu dute sindikatu guztiek.

Catella-Vitalquiler eta Eusko Jaurlaritza salatu dituzte Arartekoaren aurrean, Chaymae eta bere hiru seme-alaben etxegabetzeagatik

Kaleratzeak Stop elkarteak familia 767 euroko zor batengatik babes ofizialeko etxebizitzatik legez kanpo kaleratu zutela gogoratu du.

“Lehertu Gasteiz” bere abestia kaleratu du

“Lehertu Gasteiz” ekimenak abesti bat kaleratu du maiatzak 15eko manifestazioari begira giroa berotzeko. Abestiarekin batera bideoklipa egin dute Hala Bideoko kideek.

Gasteizko Gaztetxeak elkarretaratzea deitu du

“Gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko”. Horretarako, Gaztetxeak elkarreteratzera deitu du.

Dozenaka lagun mobilizatu dira La Encina egoitzako kaleratzeen aurka

Tubacexeko langileak, Aiaraldeko Mugimendu Feminista, pentsiodunen mugimenduak eta Aiaraldeko Greba Batzordeak egin dute bat, betseak beste, gaurko mobilizazioan.

Alestiseko EEEa eta kaleratzeak babestu ditu Auzitegi Nazionalak

Auzitegi Nazionalak babestu egin du Alestisek ezarritako EEEa. Horren bitartez, 56 langile kaleratu zituen enpresak, 21 pizgarridun baja eta aurre-erretiroez gain. ELA sindikatuak epaia arbuiatu du, eta helegitea jartzeko aukera aztertuko du.

Asteburuan lau gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxistagatik

Udaltzaingoak 22, 45 eta 34 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu asteburu honetan genero indarkeria delituen ustezko egileak izateagatik. Gainera, 28 urteko beste gizon bat atxilotu dute urruntze-agindua hausteagatik.

Zure txutea behar dugu! Egin zaitez HALABELARRI!!! (eus/cast)

Pandemiak eragin digun egoera ekonomiko prekarioari aurre egiteko eta HALABELARRI BERRIAK LORTZEKO Hala Bedik bere kidego guztia mobilizatzeko deia egiten du.

Osasun publikoaren aldeko maiatzaren 22ko manifestaziorako erakunde ugariren atxikimendua iragarri dute

Osasunarekin lotutako zerbitzu publikoetako langile eta erabiltzaile batzuek osatutako plataformak asteak daramatza Arabako elkarteekin biltzen eta harremanetan jartzen sortze-manifestuarekiko atxikimenduak bilatzeko asmoz.

Irekiera jai feminista antolatu dute datorren iganderako, Faktoriako espazio eta proiektu feministak aurkezteko

Maiatzaren 16an, datorren igandean, izango da topaketa. Egun osoko egitaraua prestatu du Feminismo ildoak. Izen-ematea online egin behar da, aforoa mugatua izango baita.

Faxismoaren aurkako eguna aldarrikatu dute

1945eko Maiatzaren 9an, Berlinen, nazien armadak bere kapitulazioa helarazi zion Sobietar armadari. “Garaipenaren eguna” bezala gogoratuko zen eguna izan zen hura

Archives by Month:

Archives by Subject: