Haritz Mujika garaile Gasteizko final-laurdenean
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko saioa jokatu da igandean Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Haritz Mujika nagusitu da 695,5 punturekin eta zuzenean igaroko da finalaurrekoetara.
Gehiago…
Gehiago…
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko saioa jokatu da igandean Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Haritz Mujika nagusitu da 695,5 punturekin eta zuzenean igaroko da finalaurrekoetara.
Aiaraldea Komunikabidearen Youtube kanala lapurtu eta desagerrarazi dute. Twitter kontuan ere sartu dira. Horrez gain, aste honetan komunikabidearen Facebook kontuari ere egin diote eraso.
Lehenengo Hitzarmen Probintziala lortzeko laugarren greba eguna egin dute ELAk eta LABek deituta. Gutxieneko zerbitzuak handiak izanda, greba arrakastatsutzat jo dute sindikatuek.
Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariekin izandako bilera batean, Madrilgo aurrekontuetan jasota dagoen Trenbide Azpiegiturak Hobetzeko eta Egokitzeko Informazio Azterlana lehenbailehen gauzatzeko eskatu dute.
Alde Zaharreko Rafa Plazako parke berria inauguratu du gaur Gasteizko Udalak. Prozesua hasi zuten auzokideek uste dute udal gobernuak “bere interesen arabera” erabiltzen dituela herritarren proposamenak.
Ostiraletik larunbaterako gauean, gizarte larrialdietarako zerbitzuen baliabide falta salatzeko kanpaldia antolatu zuen Inor Ez Etxerik Gabe ekimenak, Gasteizko Plaza Berrian. Urriaren 3rako beste batzar ireki bat antolatuko dute.
Villabonako espetxetik Zaballara ekarri dute Lopez de Lacalle. Euskal preso politiko arabar guztiak Euskal Herriko espetxeetan daude orain. Alta, iheslariek urrun jarraitzen dute.