Hezkuntza  aldapan  gora

Hezkuntza aldapan gora

Aurreko ikasturtean mugimendu asko eman ziren unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Irakasleek eta bestelako langileek mobilizazio ugari egin zituzten «euskal hezkuntza publiko duin» baten alde. Egunak aurrera egin ahala, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak ez zuen negoziatzeko asmorik agertu. Hori dela-eta, erantzun gisa, greba hautatu zuen sindikatuen gehiengoak: hiru greba egin zituzten 2016/2017 ikasturtean. Gainera, ikasturte berriaren hasiera ere «mugitua» espero da, tartean abenduaren 12ko greba. Horregatik, Hala Bedik langileen, ikasleen, gurasoen eta sindikatuen iritziak bildu ditu erreportaje honetan.

Herrialde  Katalanekin  elkartasunez,  irailaren  28ko  Borroka  Egunean  parte  hartzeko  deia  egin  dute  Gasteizen

Herrialde Katalanekin elkartasunez, irailaren 28ko Borroka Egunean parte hartzeko deia egin dute Gasteizen

Herrialde Katalanekin elkartasun mezuek ez dute etenik Euskal Herrian. Gasteizen ere, mobilizazio ezberdinak egon dira azken astean zehar, baina azken bi asteetan ere bestelako ekimenak egongo dira. Horren adierazle, Ernai Gazte Antolakundeak irailaren 28rako deitu duen Borroka Eguna. 12:30etan manifestazioa egingo dute, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta

Ernai Gasteizek sare sozialetan zabaldu duen bideoan ikus daitekeenez, Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan Borroka Egunean parte hartzeko deia egin dute margoketa eta bestelako ekimenen bitartez. Modu berean, elkartasuna adierazi diete Herrialde Katalanei.

“Urna, grande y libre”

Horretaz gain, ordu batzuk beranduago beste bideo bat argitaratu dute. Gasteizko Sansomendi auzoko Guardia Zibilaren kuartelean “Urna, grande y libre” margoketa egin dute, “¿Dónde están las papeletas?” izenburua daukan bideoan. 

Irailaren  20an,  asteazkenean,  emakumez  osatutako  mobilizazioa  Gasteizen:  “Zaintzaileak  zainduz,  bizitzak  zaindu”

Irailaren 20an, asteazkenean, emakumez osatutako mobilizazioa Gasteizen: “Zaintzaileak zainduz, bizitzak zaindu”

Bizkaiko zahar egoitzetako langileek urriaren 31 arte luzatu dute greba deialdia. Jada 300 egun baina gehiago egin dituzte greban, lantokiak gainditzen ari den borrokan. Irailaren 20an, asteazkenean, emakumez osatutako mobilizazioa deitu dute Gasteizen.

Argia.eus bidez

Mobilizazioan emakumeek soilik parte hartuko dute “emakumeon arteko elkartasuna eta harremana indartzeko asmoz, eta gatazka honen izaera feminista indartzeko”.

ELAren arabera “Hoteletako ‘Kelly’ak, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten langileak, garbitzaileak, eskoletako jangeletan lan egiten dutenak, supermerkatuetan beharrean daudenak… Horiek guztiak ere badira gatazka honen atzean inposatutako prekarietate feminizatuaren isla. Ukaezina da emakumeon lan-baldintzak hobetu behar direla, ezin zaio borroka horri bizkarra eman”.

Langileek hitz egiten duten bideo ikusgarri bat egin du ELA sindikatuak, euren lan baldintzak eta pairatzen duten diskriminazioa salatzeko.

Mobilizazioaren kartela

La  Policía  Municipal  interrumpe  el  acto  de  Anna  Gabriel  y  las  congregadas  responden  papeleta  en  mano

La Policía Municipal interrumpe el acto de Anna Gabriel y las congregadas responden papeleta en mano

La charla organizada por AsCATasunera ha sido interrumpida por la Policía Municipal para cumplir una orden de suspenso. La diputada de las CUP ha sido identificada junto a un periodista de Hala Bedi que la estaba entrevistando. La Policía Municipal ha amenazado con enviar a la Ertzaintza para desalojar la sala, que estaba repleta, si no se desalojoba en 10 minutos. Os dejamos el video con la charla completa o, al menos, lo que ha sido posible.


VIDEO | “Pueden ilegalizar charlas, pero no pueden ilegalizar un pueblo”, esas han sido las palabras de Anna Gabriel en el momento que la Policía Municipal ha entrado a desalojarla. En este vídeo hemos recogido “toda” -no ha sido completa ya que han vaciado la sala- la entrevista que dos miembros de Hala Bedi han hecho a la diputada. Pasado, presente y futuro. Todos los temas han estado sobre la mesa. Es el vídeo de una charla que han considerado “ilegal”.


Momento en que la Policía Municipal ha irrumpido en el acto de Anna Gabriel en Gasteiz, desalojando una sala repleta:

Araba  Garoñarik  Gabe,  ibilbide  luze  baten  amaiera

Araba Garoñarik Gabe, ibilbide luze baten amaiera

Urteetako borrokaren ondorioz, orain bai: behin betiko itxi dute Garoña. Erabakiaren ostean, Araba Garoñarik Gabe Plataformak amaitutzat eman du bere 15 urteko ibilbidea eta herritarren mobilizazioak goraipatu ditu, politikarien aurkako kritikekin batera. Irailaren 30ean, ospakizun festa egingo dute Gasteizen.

Amaitu da. Garoñaren ibilbidea bezala, zentral nuklearraren aurkako Araba Garoñarik Gabe Plataformak ere amaitutzat eman du bere bidea.  2002an jaio zen plataformak herritarren babesa eta bultzada nabarmendu ditu Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan.

“Herritarren bultzadak medio pribatu eta publikoen iritzi kaltegarri askori egin die aurre”, esan dute. “Kazetariekin erlazio itzela izan dugu. Hedabideetako arduradun gehienekin, ez”, kritikatu dute. Hala ere, gogoratu dute, Garońaren itxiera herritar guztiok ordaindu beharko dugula, “Endesa eta Iberdrolaren mesede ekonomikoetarako”.

Balorazioa positiboa izan arren, kritikak izan dituzte Ińigo Urkullu, Javier Maroto edo Ramiro Gonzalentzat. Betiko itxi zutela iragarri zutenean, politikariek “pozez” jaso zuten albistea. “Oraindik, gure plataformarekin konpromiso asko bete gabe dituzte”. Gainera, EAJ alderdiko José Antonio Suso Araba Buru Batzarrarekin izan zuten elkarrizketa izan dute hizpide: “Garoña bere lehentasunetan non zegoen galdetu genion”. Susoren erantzuna, argia izan zen: “Negoziatzerako orduan, ez dago marra gorririk. Guretzako Garoña “G puntuan” dago. G letrarekin hasten da Garoña hitza”

Urteetako mobilizazioak

Urte askotan zehar, ohitura bihurtu dira Garoñaren aurkako mobilizazioak. Ikasturte amaieran batzuk, negu partean besteak… Baina Garoñaren aurkako mobillizazioak beti egon dira presente Araban. Eguzkia ikur izan dute manifestazioek Gasteiz erdialdea txiki utzi dute behin baino gehiagotan, kasu guztietan, aldarrikapen berdinarekin: garoña behin betiko itxi dezatela.

Gainera, gero eta anitzagoak bihurtu dira mobilizazio hauek urteek aurrera egin ahala: norbanakoen aniztasuna ez ezik, instituzioetako eta alderdi politikoetako dibertsitateak gora egin du. Horrek eragin du, besteak beste, alderdi politikoen konpromisoan. Otsailean, Garoña berriz irekitzea sorpresa izan zen arabarrontzat, baina berriz atera ziren kalera dinamika ezberdinak. 

Irailaren 30ean, festa

Palataformaren amaiera ospatzeko, irailaren 30ean ospakizun festa egingo dute Gasteizen. Araba Garoñarik Gabek ibilbidea amaitu duela ospatzeaz gain, Garoñaren behin betiko itxiera ospatuko dute horrela.

Kalejira eta bestelako ekimenak egongo dira Alde Zaharrean, bazkari herrikoi batekin amaitzeko.

 

Gasteizen egindako mobilizazio nagusiek babes handia izan dute urtero

Kaleratzeak  Stop,  arropada  por  diferentes  expresiones,  anuncia  que  no  pagará  la  multa  por  la  Ley  Mordaza

Kaleratzeak Stop, arropada por diferentes expresiones, anuncia que no pagará la multa por la Ley Mordaza

Casi un año después de aquel 16 de septiembre de 2016 en el que en un desahucio de Zabalgana la Ertzaintza cargó contra activistas que intentaban evitar un desahucio, Kaleratzeak Stop Araba ha tenido que volver a salir a la calle. Esta vez, el motivo era otro conocido: seis de sus activistas han sido sancionados con una multa de 602€ con la llamada Ley Mordaza. 

16 de septiembre de 2016. Desahucio en Zabalgana. Desahucio que no pasa desapercibido y tiene gran difusión. Cargas de la Ertzaintza, personas heridas…

14 de septiembre de 2017. Kaleratzeak Stop Araba ha tenido que volver a salir a la calle. Esta vez, el motivo era otro conocido: seis de sus activistas han sido sancionados con una multa de 602€ con la llamada Ley Mordaza. 

Además de reunir a diferentes expresiones de la ciudad, en la concentración, Kaleratzeak Stop Araba ha anunciado que no pagarán la multa. Han decidido desobedecer. Han recordado que la notificacón les ha sido transmitida al igual que a Hala Bedi: en pleno verano y con la acusación de “obstrucción a la autoridad”. 

¿Qué ocurrió el 16 de septiembre de 2016?

Alokabide desahucia en el barrio gasteiztarra de Zabalgana a Anastasia y dos menores. Las imágenes de aquel día se volvieron virales en la red: concejales que hacían fuerza en la puerta para que la Ertzaintza no pasase, cargas policiales, la propia Anastasia trasladada en ambulancia al hospital tras el desahucio… El Ayuntamiento y el Gobierno Vasco, sin embargo, defendían la actuación policial. Es más, el propio lehendakari Iñigo Urkullu fue denunciado por utilizar datos íntimos de Anastasia en un debate electoral en ETB. La noticia, además, dejó poso: la cerrajeria Canuto amanecía con pegatinas de Stop Desahucios por su implicación en el desalojo.

Cabe recordar también que Anastasia quiso renegociar la deuda pero Alokabide se negó en su momento: dicha deuda ascendía a 9.000€.

Así cargó la Ertzaintza en el desahucio de Anastasia

Arabako  AEK-ko  27  gune  ezberdinetan  egongo  da  euskara  ikasteko  aukera

Arabako AEK-ko 27 gune ezberdinetan egongo da euskara ikasteko aukera

Urritik ekainera euskara ikasteko aukera ugari aurkeztu ditu AEK-k. Euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza eta taldeentzako ikastaro bereziak eskainiko ditu 27 gune ezberdinetan. Matrikulazio epea irailaren 22ra arte irekita dago.

Euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, autoikaskuntza eta taldeentzako ikastaro bereziak eskainiko ditu AEK-k 2017-2018 ikasturtean, urrian bertan hasiko diren klaseekin. Ikastaro hauek guztiak instituzioek diruz lagundutakoak diren arren, “doakotasuna eta ezagutzaren unibertsalizazioari begira baldintzak sortzeko, Arabako gainontzeko euskaltegiekin elkarlanean ari” direla argitu dute. Azaldu dutenez, hainbat ordutegiren artean hautatzeko aukera egongo da: goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan. Araban, guztira, 27 gune jarriko ditu eskura AEK-k. Hauetako batzuk euskaltegiak izango dira; beste batzuk, “gela desplazatuak” deritzonak:

  • Gasteizen: Lakuan, Aranan eta Judimendin.
  • Aiaran: Laudion, Amurrio, Artziniega, Arrespalditza, Arakaldo, Luiaondo, Orozko, Okondo eta Urduñan.
  • Lautadan: Agurain, Araia, Dulantzi eta Ozaetan
  • Zuian: Murgia, Ondategi, Gopegi eta Izarran.
  • Mendialdean: Kanpezun, Maeztun eta Lagranen.
  • Trebiñun: Argantzunen eta Trebiñun.
  • Añanan: Langraitzen eta Rivabellosan 

Gainera, Lautadan eta Aiaran, adibidez, mintzalagun edo gurasolagun erabilera egitasmoak egongo dira. 

Matrikulazioa bultzatzeko ekimen ezberdinak

Matrikulazio epea amaitu aurretik, ekimen ezberdinak egingo dituzte, Gasteizen batez ere. Irailaren 16an, adibidez, Zaramagako jaietako Munduko Arrozen ekitaldian egongo da AEK. Egun berean, Laudion, matrikulazio ibiltaria egingo dute Laudio plazan. Irailaren 22an amaituko da matrikulan izena emateko epea.

Ospatzeko, irailaren 23an, larunbatean, 12:30etatik aurrera, Gasteizko Taberna Ostatutik triki-poteoa egingo dute, beranduago hiriaren erdialdera hurbiltzeko.

“Gasteiz euskalduna”, hori da AEK-ren helburua, argi eta garbi. “Egingo al dugu” izeneko programarekin, adibidez, ikas-prozesuan osagarri eta lagungarria izateko euskara ikastea dinamiko eta dibertigarriagoa egin nahi dute. Bukatzeko, herritarrak animatzeko deia luzatu dute: “Orain, arabarron txanda da. Gure apustua euskaltegiak ikaslez betetzea da”.

Auzo  kanpoko  eragile  eta  norbanakoek  hartu  dute  protagonismoa  Errekaleor  defenditzeko  Herri  Adierazpenean

Auzo kanpoko eragile eta norbanakoek hartu dute protagonismoa Errekaleor defenditzeko Herri Adierazpenean

Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Bitartean, Andra Maria Zuriaren plazatik metro gutxitara, Ensanche 21ek auzoa eraisteko proiektua onartu du.

Elkarretaratzeak ohikoak diren plazan, asanblada itxura hartu du “Herri Adierazpenak”. Herriak hitza hartzea nahi zuten Errekaleor Bizirik!-eko kideek eta hartu dute, proposamenak ere luzatuz. Hitza hartu aurretik, bulegoetan bilduta zaudenei mezua bota die Errekaleorrek: “Hau da gure erantzuna” esan diete.

Ostean, auzo kanpoko eragileek hartu dute hitza. Gaztetxea, Zapataneo, Berriztu, GES, Arkillos 10, Ikasle Mugimendua, Ernai… Hamar eragile inguru pasa dira mikroaren aurretik “Zergatik nahi duzu Errekaleor bizirik?” galderari erantzuteko. Ikasle Mugimenduak, adibidez, bertso formatuan legitimatu du Errekaleorreko proiektua. Gazte Emantzipaziorako Sareak, berriz, argi utzi du bere posizioa Udalaren jarreraren aurrean: “Ez dugu minuturik galduko gazteon emantzipazoari trabak jarri nahi dizkiotenekin”. 

Okupazio esperientziaz mintzatu dira Judimendiko gazteak. Izan ere, auzoan ere Gazte Lokala lortu zuten orain dela urtebete baino gehiago. Errekaleorreko proiektuari babesa eman eta eraiste proiektua onartu dutenei “hemen gaude, kalean, herriarekin. Zuek poltronetan jarraitzen duzue” erantzun diete hauek. Baina norbanakoek ere, modu espontaneoan, hitza hartu dute. Horren adierazle, Txema Ramirez de la Piscina, EHU-ko irakaslea. Beste herritar batek, umorea baliatu du galdera bat luzatzeko: “Zer daukate amankomunean Ensache 21ek eta EAJk? Errekaleor botatzeko gogoekin geratuko direla”.

Gainera, sare sozialetan ere, #HerriAdierazpena traolarekin elkartasun mezu ezberdinak jaso dituzte “Zergatik nahi duzu Errekaleor Bizirik?” galderari erantzunez.

Eraiste plana, 35.000 €-ren truke

Bulegoen barruan, aldiz, aurreikusita zegoena: eraiste proiektua onartu du Ensanche 21ek. BIM Survey hautatu dute proiektua garatzeko. Enpresak, trukean, 35.000€ baino gutxiago jasoko ditu eta plana hilabete bat baino lehenago aurkezteko konpromisoa hartu du. Hurrengo asteetan, beraz, mugimendu gehiago espero dira; mugimendu hauek ere epaitegietatik pasa beharko dira.

Herri Adierazpena iruditan

Hamaika  lagunek  gaitzetsi  dute  TransBolloMarika  Sareak  salatu  duen  azken  eraso  homofoboa

Hamaika lagunek gaitzetsi dute TransBolloMarika Sareak salatu duen azken eraso homofoboa

Elkarretaratzearekin Gasteizko jaietan gazte bat erasotu zutela salatu dute. Honek hainbat kolpe jaso zituen eta horren ondorioz aurpegia nabarmen markatua utzi zioten. Udan zehar, TransBolloMarika Sareak erregistratu duen laugarren erasoa da eta ardura instituzionala eskatu dute.

Irailaren 13an, asteazkenean, hamaika lagunek babestu dute TransBolloMarika Sareak deitutako elkarretaratzea. Elkarretaratze honekin, sareak salatu duen azken eraso homofoboa gaitzetsi dute.  

Hilabete bat baino gehiago pasa den arren, TransBolloMarika Sareak Gasteizko jaietako eraso homofobo baten berri izan zuen orain dela egun batzuk. Gazte bat erasotu zuten, aurpegian kolpatu eta horren ondorioz, aurpegia guztiz markatuta utzi.

Hala ere, ez da udako eraso homofobo bakarra izan. TransBolloMarika Sareak jakitera eman zuenez, lau erasoren berri izan dute udan guztian zehar. Azken erasoa izan den eremu berdinean etengabeko irainak salatu ditu sareak: “Kasualidadea edo, erasoko eremua hainbat eraikin instituzionaletatik gertu dago, beraz, kamerek, poliziek eta segutasun indarrek erabat zaindutako zonaldea da”, salatu dute. “Non daude udal zerbitzuak horrelako egoeratan? Zer nolako zaintza agindu eta eman da eremu honetan? Zelan gerta daiteke eraikin instituzionalak biltzen diren lekutik horren gertu erasoak etengabeak izatea eta inork ezer ez egitea?”, galdetu dute.

Udalaren jarrera ere salatu dute, Nazioarteko Egun bakoitzean adierazpen instituzionalak soilik egiten dituztela kritikatuz. “Erakunde inplikatu orori eraso homolesbotransfoboak ekiditeko lan egin dezaten eskatzen eta exijitzen diegu. Indarrean dauden protokoloak aktiba ditzaten, hauek hobetuz, Gasteiz askatasunez eta errespetuz bizi ahal izateko hiria izan dadin”, gaineratu dute.

Beste behin ere, Transbollomarika Saretik erasoak pairatu dituzten lagunei edo erasoen lekuko izan direnei haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute, telefono zenbakia gogoratuz:  633 309 563. “Edozein adierazpen homofobo, lesbofobo edo transfoboren aurrean komisaldegian edo epaitegian salaketa jartzeak ezinbesteko garrantzia du eta horretarako Sare honek bere ateak zabalik ditu, laguntza edo aholkularitza emanez behar duen edonorentzat”.

Ambulancias  de  Araba,  1.300  días  en  huelga…  con  servicios  mínimos  del  100%

Ambulancias de Araba, 1.300 días en huelga… con servicios mínimos del 100%

En febrero de 2014 las ambulancias de Araba comenzaron una huelga para denunciar que “subrogación tras subrogación van mermándose las condiciones laborales de la plantilla a un ritmo frenético”.  Cumplen ya 1.300 días de huelga, huelga que poco incide en el día a día debido al 100% de servicios mínimos que les imponen desde el Gobierno Vasco.

23 de junio de 2017. Departamento de Sanidad del Gobierno Vasco, con el Consejero Jon Darpón a la cabeza, decide adjudicar el último concurso a la UTE conformada por Larrialdiak (SSG ) – Maíz . Desde entonces, denuncian las trabajadoras de las ambulancias, que todo han sido problemas para la plantilla que presta el servicio en la Red de Transporte Sanitario Urgente en Álava.

Denuncian las trabajadoras que “subrogación tras subrogación van mermándose las condiciones laborales de la plantilla a un ritmo frenético y a pesar de ser conocedor de todo ello el Ejecutivo de Urkullu, no toma cartas en el asunto para solventar y acabar con este abuso”. Las cifras son claras: 1.300 días en huelga desde febrero del 2014. Probablemente, el hecho de que esta huelga no haya tenido el eco de otras se debe a los servicios mínimos establecidos desde el Gobierno Vasco: 100% de servicios mínimos.

Denuncian la falta de suministro material necesario para la atención sanitaria (medicación, sueros, material fungible), tanto en ambulancias como en almacenes para poder ser repuestos

Pero los máximos responsables eluden cualquier tipo de responsabilidad considerando que no son de su competencia. Incumplimiento de la Normativa de Ley de Prevención de Riesgos Laborales, la uniformidad con restos biológicos debe ser lavada por cada trabajadora en su domicilio, bases sin ventilación, algún caso de plaga de cucarachas, ausencia de taquillas necesarias, ausencia de zona de lavado y desinfección de material  contaminado siendo compartida con la limpieza de menaje propio, vestuarios y duchas de aseo personal inexistentes, aislamiento defectuoso para mantener temperaturas óptimas en las distintas estaciones… Son sólo unos ejemplos a los que se suma la falta de suministro material necesario para la atención sanitaria (medicación, sueros, material fungible), tanto en ambulancias como en almacenes para poder ser repuestos. Una situación grave en la que las trabajadoras consideran que las mayores afectadas son las mismas pacientes.

Además del incumplimiento de los pliegos de condiciones de concurso también se dan inaplicaciones de los Convenios Colectivos en vigor: dentro de una misma empresa mantienen 5 convenios diferentes para mayor beneficio. A pesar de estar reconocidos y habiendo sentencia del Tribunal de Justicia avalando el derecho a dichos convenios, las trabajadoras han tenido que judicializar el asunto.

También hay trabajadoras, que a día de hoy, se encuentran con una congelación salarial desde el año 2011 sin poder desbloquear esa congelación y actualizar las condiciones estipuladas en su convenio. El objetivo, claro está, es ahorrar a costa de lo que sea.

“Sobreexplotada, con salarios tardíos y erróneos, sin abastecimiento de material, con sus derechos laborales pisoteados y sin medidas de prevención de riesgos laborales”. Así definen las trabajadoras la plantilla a día de hoy su situación. En este sentido, piden comprensión a la ciudadanía pero miran también al departamento de sanidad del Gobierno Vasco pidiéndole movimientos. Recuerdan, además, que hay quien se están enriqueciendo con esta situación: son las grandes empresas que gestionan los servicios de usuarias y trabajadoras de RTSU de Álava.

La solución que plantean las trabajadoras pasa por un marco común para todas las trabajadoras de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. La situación sólo se da en Araba

Las trabajadoras plantean una solución “sencilla”: un marco común a todas las trabajadoras de la provincia y de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, en general. Esta situación, cabe recordar que sólo se da en territorio alavés y que la lucha cuenta con el respaldo de los sindicatos UGT, CCOO, LAB, ELA y USO.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies