Arantzabela ikastetxeko ortzadarraren muralean pintada LGBT+foboak egin dituzte
Ikastetxeko eskola komunitateak jazotakoa irmoki arbuiatu du.
Gehiago…
Gehiago…
Ikastetxeko eskola komunitateak jazotakoa irmoki arbuiatu du.
El régimen israelí había concedido la semana pasada la libertad condicional a Juana Ruiz, trabajadora humanitaria en Palestina y colaboradora de Hala Bedi.
Duela bi aste, lankide batek jasandako sexu-jazarpena eta ondoren enpresak estaltzeko jarritako mekanismoak publikoki salatu zituen FIASAko enpresa batzordeak (ELA, LAB eta UGT sindikatuek osatzen dute). Enpresarekin bildu ostean, honek jarrera aldatu ez duela adierazi dute langileen ordezkariek. Mobilizazio eta protestak iragarri dituzte. Otsailaren 10ean izango da lehen elkarretaratzea, 13:30etan FIASAko ate nagusian.
Judimendiko Batuta elkartasun sareak, auzoko beste hainbat kolektiborekin elkarlanean, inauterietako jaia antolatuko du otsailaren 25ean. Horretarako, bilera eta lan egunak egingo dira datozen asteetan.
Elkarretaratze jendetsua egin dute Laudion Euskalgintza Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, hizkuntza eskakizunen gaineko epaiak salatzeko. Epaileek “euskararen aurkako oldarraldia” abiatu dutela adierazi dute, eta horren aurrean batasunez erantzuteko deia luzatu dute.
Hogeita hamar pertsona biluzik eta poltsa beltzez burua estalita agertu dira gaur goizean Gasteizen, Espainiako Gobernuaren eta Espainiako Poliziaren komisariaren ordezkariordetzaren ondoan, Euskal Herrian emandako milaka tortura kasuren aitortza eskatzeko. Sortuk antolatutako ekintza sinbolikoa izan da, torturaren “errealitate iluna argitara atera” eta aitorpena, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatzeko.
Ustiategia “ez-apartekotzat” jotzen diren parametroen barruan dago, hartuko duen animalia kopuru handia gorabehera. Onartua izateko, beraz, Iruña Okako Udalaren baimena behar du soilik, ez Arabako Foru Aldundiaren ez Eusko Jaurlaritzaren onespenik behar.
EAEko alderdi politiko nagusien artean hitzartuko den Hezkuntzaren inguruko Akordioa heltzear dagoela eta, itun horrek jaso beharko lituzkeen “konpromiso” eta “mugak” plazaratu ditu Eskola Publikoaz Harro plataformak Gasteizen egindako prentsaurrekoan.
Otsailaren 23an hasi eta ekainaren 8ra arte izango dira kontzertuak Gazalbideko Ole Tu tabernan.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak egin dute deialdi bateratua, euskararen normalizazioaren aurkako “oldarraldiari” erantzuteko.
ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek lan erreforma indargabetzea eta lan harremanen esparru propioa eskatu dituzte.
Hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile bati arrazoia eman dio Gasteizko epaile batek, euskara “munduko hizkuntzarik zailenen artean bosgarrena dela” esanez. Europako Batasunaren direktiba bat baliatu du esateko “diskriminatzailea” dela 45 urte gorako bitarteko funtzionarioei euskara eskatzea.
Osakidetzak joan den urtarrilaren 21ean iragarri zuen Santiago Ospitaleko larrialdi-zerbitzua ixteko erabakia. Aurka agertu da Santiagoko Enpresa Batzordea, zerbitzua mantentzeko eskatzen du eta “murrizketa politika sistematikoa” salatu.
Una junta israelí había rechazado en diciembre conceder la libertad condicional a Juana Ruiz, conocida como Juani Rishmawi, trabajadora humanitaria en Palestina y colaboradora de Hala Bedi.