34 lagun atxilotu ditu gutxienez Ertzaintzak Gasteizen ikasle grebaren harira

Ikasle Abertzaleen arabera, 34 dira Gasteizen atxilotutakoak. Elkarretaratzea deitu dute atxilotuei babesa adierazteko, arratsaldeko 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan.

All in da haus freestyle txapelketa seigarrenez egingo da larunbat honetan

Gasteizeko Gaztetxean izango da jaialdia, arratsaldeko 17:40etatik aurrera. Preso politiko gasteiztar baten askatasuna aldarrikatzeko jaio zen bertso eta rap munduak uztartzen dituen lehiaketa hau 2016an, Ekaitz in da haus izenarekin, eta preso politiko guztien askatasuna aldarrikatzeko lehiaketan bihurtu da azken edizioetan.

Santiagoko Larrialdien itxieraren kontrako 12.000 sinadura aurkeztu dituzte

Osasun Publikoa Aurrera plataformak 12.000 sinadura aurkeztu ditu Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan, Santiago ospitaleko larrialdietako zerbitzuaren eta Gasteizko San Martingo Etengabeko Arreta Gunearen itxieraren kontra.

Ikasle greba egingo dute gaur heziguneetan, hezkuntza erreformak gelditzeko

Martxoaren 24rako ikasle greba deitu du Ikasle Abertzaleak eragileak Hego Euskal Herrian, eta manifestazioak egingo dituzte lau hiriburuetan. Gasteizen 12:00etan hasiko da Virgen Blancatik, eta blokeak antolatu dituzte ikastetxeetatik.

[ARGAZKI GALERIA] Saharar arabarrak Sanchezen traizioaren aurka

Ehunka saharar manifestatu ziren atzo arratsaldean Gasteizen, Pedro Sanchezen gobernuak Maroko babesteko hartutako erabakiaren kontra eta Sahararako autonomia planaren aurka.

El Congreso bloquea la comisión de investigación del 3 de marzo

PSOE, PP, Vox y Ciudadanos han impedido la creación de una comisión de investigación en el Congreso para esclarecer las responsabilidades de la masacre del 3 de marzo de 1976. Martxoak 3 ha emplazado al PSOE a explicar cuales son lso “otros mecanismos” que menciona para garantizar los derechos de las víctimas de las víctimas de la masacre

Gasteizko ikasle migratzaileen egoera aztertzen duen txostena aurkeztu dute STEILAS eta IKUSBIDEk

Ondorio nagusia da, egileen arabera, eskola-segregazioa badela (indize oso altuarekin) eta “jatorri-desberdintasuna duten ikasleen bizitza pertsonala, eskolakoa eta soziala baldintzatzen dutela”. Beraz, hezkuntza sistemak ez duela aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzen berretsi dute.

[ARGAZKI GALERIA] Arraza-diskriminazioa salatu dute Gasteizen

Atzo, martxoak 21, arraza-diskriminazioaren aurkako egunean, elkarretaratzea egin zuten Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sarea, Panafrikar Kolektibo beltza eta kolektibo sozio-sanitarioak deituta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.

Tren sozialaren aldeko crowdfunding kanpaina abiatu dute

Araba, Nafarroa eta Burgoseko Trenaren Aldeko Alternatiba plataformek abiatu dute kanpaina eta “gaur egun AHTrentzako esklusiboa den proiektuaren aurrean alternatiba bat lantzea” da helburua, ingenieritza azterketa batez. Horretarako, 12.000 euro bildu behar dituzte.

Amaitutzat eman dute greba CIE Recytec-en, lan baldintzak hobetuko dituen akordioa erdietsita

Bertan behera utzi dute langileek martxoaren 7an hasitako greba. KPIaren araberako soldata igoerak eta lanaldi murrizketa lortu dute akordio berriarekin.

Euskal Herriko gazteriaren elkargune izan da asteburu honetan Gasteizen Zartada Gazte Ekimena

Martxoaren 18an, 19an eta 20an Gasteizen batu dira ehundaka gazte “Bat egitetik, hamaika izatera” lelopean egindako egonaldian. Gazte mugimendia, kultura eta sorkuntza, hezkuntza, euskalgintza eta bestelako gaiak landu dituzte hitzaldi, tailer eta mahai-inguruetan; mobilizazioa, formazioa eta aisialdia uztartuz.

Martxoak 3 ha solicitado a la Junta de Portavoces del Congreso Español que no impidan el derecho a la verdad

Una vez superado el trámite de la Mesa del Congreso de los Diputados, Martxoak 3 Elkartea ha enviado una carta solicitando a los integrantes de la Junta de Portavoces que aprueben la creación de una Comisión de Investigación sobre la masacre del 3 de marzo de 1976 ocurrida en Vitoria-Gasteiz.

Hezkuntza legea “langileekin eraikitzeko” eskatu dute sindikatuek Legebiltzar aurrean

Hezkuntza Akordioaren emendakinak bozkatuko diren egunean, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuak Legebiltzak aurrean bildu dira, akordioarekin desadostasunak azaltzeko. Datorren ostiralerako deitutako hezkuntzako grebarako deialdia ere plazaratu dute.

Beñat Goitia gasteiztarrak Benizze proiektuko lehen lana aurkeztu du: “Ziur naiz hau dela nire bizitzako diskoa”

“Bazatoz?” izeneko abestia kaleratu du musikari gasteiztarrak; deep dance estiloko kantua, “frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza” uztartzen dituena.

Archives by Month:

Archives by Subject: