Greba egun berriei heldu diete SDA Factory-ko langileek
Azaroaren 11an eta 12an greba egunak burutu dituzte lisaburdinak egiten dituen Gasteizko fabrikan. Langile guztientzako hitzarmen duin bat lortzea dute helburu.
Gehiago…
Gehiago…
Azaroaren 11an eta 12an greba egunak burutu dituzte lisaburdinak egiten dituen Gasteizko fabrikan. Langile guztientzako hitzarmen duin bat lortzea dute helburu.
“Greba egitea herritar ororen eskubide zibil eta politikoa dela” gogoratu zuten atzoko manifestazioan. Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeagatik, Espainiako Polizia Nazionala lau gazteren etxean agertu zen asteartean eta soilik bi atxilotzea lortu zuen. Atzo goizean, azaroak 11, hirugarren bat atxilotu zuten. Atxilotutako gazteak aske dira dagoeneko.
Gaur abiatuko dute “Gaztealdia” ekimena Euskal Herriko bederatzi gaztek; azaroaren 12tik 19ra, Euskaraldiaren atarian, euskara hutsean biziko dira. Gazteen aktibazioarekin, euskararen erabilera determinatzen duten faktoreak identifikatu eta ikustarazi nahi dituzte. Xabi Karril da bederatzi gazte horietako bat, Gasteiztik heldukomdio erronkari.
Lau langile kaleratu ditu Aernnovak, plantilla murrizteko planari hasiera emanez. Langileek lanpostu asko suntsituko direla ziurtatu dute. Nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa du Arennovak.
Protesta egin dute Gasteizko Alokabideren bulegoetan, erakunde publikoek etxebizitzaren urgentziazko egoeraren aurrean hartu duten jarrera arduragabea salatzeko. Etxegabetzeak hipotekak eta alokairuak bertan behera geratzea eta bizitzeko oinarrizko baliabideak bermatzea exijitu diete instituzioei.
45 langileko plantilla batetik, martxotik azarora 10 langile kaleratu dituzte Asparrenako Lyrsa-Derichebourg enpresatik eta kaleratze gehiago aurreikusten dituzte. LAB sindikatuak enplegua defendatzeko dinamika bat jarri du martxan.
La fábrica de Mercedes en Gasteiz ha anunciado que no renovará el contrato de 500 trabajadoras eventuales. A partir de abril dejará de implantarse el modelo de producción a tres turnos y la empresa no descarta realizar más despidos.
6.000 lagun bildu zituen SOS Ostalaritza plataformak larunbatean Gasteizen burututako manifestazioak. Kinka larrian aurkitzen da sektorea eta urgentziazko neurriak exijitu zituzten. Hasieratik osasun neurri guztiak bete arren kriminalizatuak sentitzen dira ostalariak. Salatu zutenez, kutsatzeen %2,3 bakarrik gertatu da espazio hauetan.
40 lagunek hartu zuten parte igandean Araian egindako elkarretaratzean, Ostalaritza sektoreak bizi duen egoera larria ere salatu zuten bertan.
Gasteizko kaleetan zehar mobilizazioa burutu zuen larunbatean Gazte Koordinadora Sozialistak. Pandemiari aurre egiteko gobernu desberdinek ezarritako neurrien aurrean “askatasun zibil eta politikoen” defentsa egin zuten.
Ningra, Haizea eta Dj X elkartu ditugu Hala Bediren platoan, hemen duzue emaitza. Igo bolumena eta gozatu!
SOS Ostalaritza plataformak jendetza bildu du Gasteizko kaleetan. Sektorearentzako urgentziazko neurriak exijitu dituzte.
Zerbitzu publikoen defentsan eta kontrol sozialaren aurka, jendetza elkartu da gaur eguerdian Andra Mari Zuriaren Plazan, Gasteizko herri mugimenduak deitutako mobilizazioan. Argazkiak Hala Bedi eta DosPorDos
La asociación “Okupatu zure Bizitza” compuesta por vecinas de los bloques okupados de la Avenida Olarizu y la plataforma “derecho a Techo” han comparecido hoy frente al ayuntamiento para denunciar el desalojo y derribo de las viviendas. 35 vecinas han presentado, de manera conjunta, alegaciones en contra el desalojo.