IKERKETA | Nor dago Gasteizko etxebizitza turistikoen lobbyaren atzean?
Esku batekin etxebizitzak erosi, bestearekin araudia moldatu | Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitzen turistifikazio ahaleginaren aurpegi publikoak Arabatur elkartea eta bere presidente Pilar Perosanz dira. Baina bada beste pertsona bat, publikoki horrela agertu ez bada ere: Gustavo Antépara Benito. Berak eta Luxury Rental Apartments bere enpresak, Arabatur eta Perosanzekin lotura zuzenak dituzte. Antépara Gasteizko PPko kide garrantzitsua da: zinegotzi izan zen 2016-2019 artean Gasteizko Udalean; eta 2015etik 21 Zabalgunea sozietate publikoko kontseilu administrazioko kidea da PPren ordezkari bezala. Hor hartzen dituzte hirigintzari loturiko erabaki nagusiak Gasteizen. Auzokideen artean kezka eta kontrakotasun handiak sortu dituzte Arabaturren ekimenek. Alde Zaharreko etxebizitzen turistifikazio saiakeraren atzean dauden zenbait pertsona, enpresa eta interesen inguruan argia egiten saiatu gara.