Mundu ikuskerak proposatze aldera

Izenburu horren pean hasi zen 2018an Tabakalerako zinema ziklo feminista. Gaur egun, Artiumekin elkarlanean antolatzen da, eta hilean behin eskaintzen diren filmek eta hauei buruzko hitzaurreek osatzen dute. Kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendarien pelikulak ezagutzera ematea, eta historia berri posibleen proposamena egitea du helburu ekimenak.

Udaltzain batek lepotik heldu zuela salatu du herritar batek, ustez pegatina bat jartzeagatik, eta udalak esan du hori gezurra dela

Apirilaren 27an jazo zen gertakaria. Herritar batek salatu du Bizkaia Aparkalekuan zegoenean, udaltzain batek lepotik heldu eta giltza eginda menderatzen saiatu zuela, pegatina bat jartzeaz akusatuta. Gaiaz galdetuta, bestelako bertsioa eman du udalak, herritarrak esandakoa gezurra dela argudiatuta.

HALABIDEO | Lehertu Gasteiz

“Lehertu Gasteiz” dinamikak deitutako mobilizazioaren irudiak bildu ditu HalaBideok.

Okupazioaren aldeko aldarriak lehertu du Gasteiz

Gasteiztar andana batu da Okupazio Mugimenduak egindako deialdira. Etxebizitza eskubidea aldarrikatu, eta okupazioa “gu guztion bizitzak duintasunez betetzeko ezinbesteko tresna” dela azpimarratu dute “Lehertu Gasteiz” dinamikako kideek deitutako mobilizazioan.

ARGAZKI GALERIA | Palestinaren alde mobilizatu da Gasteiz

Palestinar herriarekin elkartasunez hainbat izan dira Euskal Herrian deitutako mobilizazioak. Gasteizen ere, BDZ ekimenak deitutako elkarretaratzean ehundaka lagunek salatu dute Israelen erasoa.

Parke eolikoen mehatxua berriro airean

ERREPORTAJEA | Gaztela eta Leongo gobernuak Gorobelen bi parke eoliko egitea aurreikusi du. Trantsizio ekologikoaren izenean dena al da zilegi? Zein da ordaindu beharreko prezioa?

Faktoria eta Zurrunbilo, asteburuko izarrak

Hitzordu eskaintza zabala aurkituko duzu asteburu honetan Araban. Guzti horien artean aipagarrienak jarraian jaso ditugu.

Lanuzteei esker, aurreakordioa lortu dute Berriak-BM Shop supermerkatuko langileek

Laugarren lanuztea zuten deitua gaurko supermerkatuko langileek. Aurreakordioa mahaigainean bertan behera uztea erabaki dute.

Presentan un ambicioso plan para sustituir los proyectos de las líneas de TAV en Álava

Las plataformas contrarias al TAV y los principales sindicatos del sector han presentado un acuerdo en el que piden una política de transportes basada en la adecuación de las actuales líneas de tren. Si se aplicara, las líneas Burgos-Vitoria y Vitoria-Iruñea del TAV no serían necesarias.

Aiaraldeko Ekintzen Faktoria zabalduko dute larunbatean

Igandean jai feminista ez mistoa antolatu du Aiaraldeko ildo feministak.

Diaspora Africana de Euskadi presenta la IV Edición de la Semana de África

La semana comienza el día 18 de mayo y termina el 25. Constará de exposición de arte, charlas, un taller de mujeres y cine africano

Alestis zigortu dute ABLEEarekin sexu diskriminazioa eragiteagatik

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Alestis kondenatu du, 2020ko maiatzean ezarritako ABLEEan hiru emakume langile sexualki diskriminatzeagatik. Enpresak 6.251 euro ordaindu beharko dizkie kalte-ordainetan.

Langile gasteiztar bat hil da Basaurin, teilatu batetik erorita

49 urteko langile gasteiztar bat hil da lan istripu baten ondorioz. Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti industrialdeko Acenomar enpresan zegoen, konponketa lanak egiten, eta teilatutik erori da.

Hirune (Lehertu Gasteiz): “Herraminta bat gehiago da okupazioa, eta bermatu behar dugu tresna hori hor egotea , izan etxebizitzetarako edo botere gune herritarrak izateko”

Bihar, Maiatzak 15, manifestazioa izango da 18.00tan Andra Mari Zuriaren plazatik.

Archives by Month:

Archives by Subject: