Hitzaldi-zikloa aurkeztu du Araba Bizirik!-ek

Gaur, irailak 24 hasiko da zikloa eta urriaren 23an amaitu, manifestazioa deitua duten egunean. Arabako hainbat herritan izango dira hitzaldiak.

Ibilian Ibilian Arabako itzulia aurkeztu du SAREk

Arabako Sare Herritarrak presoen eskubideak aldarrikatzeko lurralde osoa zeharkatuko duen martxa antolatu du. Urriaren 7tik 9ra egingo da, Agurainetik Gasteizera. Hiru egun eta bi gau emango dituzte gelditu gabe.

SDA Factory-ko langileek lehen mobilizazioa egin dute, itxiera mehatxua inoiz baino nabarmenagoa denean

BSH BOSCH aurreko jabearekin lortutako berme-akordioa bukatuta, SDA Factoryko langileek salatu dute B&B TRENDS Gasteizko planta “deskapitalizatu eta husten” ari dela, hitzarmen kolektiboa indargabetu duela eta plantillaren gehiengoari eragiten dion ERTE-a inposatu duela.

Abortuaren aurkako talde ultrakatoliko bateko kideek emakumeak jazarri dituzte Gasteizko klinika batean

“40 Días por la vida” talde ultrakatolikoak abortatzeko eskubidearen aurkako 40 eguneko kanpaina abiatu du Gasteizen. Atzo bost pertsona haurdunaldiak eteten dituen Rioja Kaleko klinika baten parean egon ziren arratsaldean “Rezamos por ti y por tu bebé” eta “Reza con nosotros” leloak zituzten katelekin.

Baionako epaitegiak Igor Uriarte ez zigortzea erabaki du

Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko debekua urratzeagatik erruduntzat jo badu ere, epaileak Igor Uriarte preso ohi arabarra ez zigortzea erabaki du. Maiatzean debeku hori bertan behara utzi zuen Parisko Auzitegi Korrekzionalak.

Fallece un vecino de Gasteiz al que Osakidetza se negó a operar por no tener una “vivienda digna”

Osakidetza había decidido no operar a Koldo Arribillaga de una dolencia grave del corazón porque no podría hacer un post-operatorio “adecuado”, al no vivir en una “vivienda digna”, después de ser desahuciado. Koldo había acudido en numerosas ocasiones a su trabajadora social del Casco Viejo, quien nunca le ofreció ninguna alternativa ni solución. Falleció a causa de una parada cardíaca el 8 de septiembre.

Ernaiko kide batek Gasteizko Epaitegian deklaratuko du ostiralean, maiatzaren 7ko mobilizazioen harira

Pasa den maiatzaren 7an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin zituzten Ernaiko kideek, “gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa sozialaren eta burujabetza aldarrikatzeko”. Guztira 8 atxilotu izan ziren eta hamarnaka zauritu.

Zapatisten etorrera antolatzeko asanblada irekia egingo da Gasteizko Gaztetxean

Asteazkenean, Irailak 22, arratsaldeko 7retan, Gaztetxean.

Cantoblancon izango da larunbatean proiektu eolikoen aurkako bosgarren martxa

Datorren irailaren 25ean Arabako Mendiak Aske plataformak bere 5. mendi martxa egingo du. Mendi martxa hauen helburua gure lurraldean eraiki nahi diren zentral eolikoen mehatxupean dagoen ondare naturala ezagutaraztea da.

El Comité Solidario de Gasteiz celebra Jornadas Antirrepresivas

El sábado, 25 de septiembre, tendrán lugar en Errekaleor las Jornadas Antirrepresivas organizadas por el Comité Solidario de Gasteiz. Habrá charlas, debates y puestos de material político; y también una comida popular.

SAREk elkarretaratzeak egingo ditu Arabako herrietan ere, biziarteko kartzelazigorraren kontra

Sare Herritarrak salatu duenez, Arrasaten egitekoa zen mobilizazioa hutsaltzeko eta, kasu batzuetan, kriminalizatzeko ahalegina egin dute sektore mediatiko eta politiko batzuek. Konfrontazioa ez elikatzeko, Euskal Herriko plazetara eramango dute aldarrikapena. Hainbat deialdi daude Araban.

Gasteizko gaztetxeko egitaraua aurreikusi bezala beteko da, jazarpen poliziala gorabehera

Atzo, osteguna, muinoko etxera agertu zen polizia, espazioa “gazte lokala” delako aitzakiapean. Hastear zen Topaketa Libertarioen jaialdia bertan behera uztera behartu zituzten bertan ziren kideak eta espaziotik aterarazi zuten jendea. Hala ere, datozen egunetarako programatutako jarduerekin aurrera egingo dute.

Zaintza eta hezkuntza jorratuz emango dio hasiera ikasturteari Aiaraldeko Greba Batzordeak, larunbatean

Aiaraldeko Greba Batzordeak antolatu du ekimena. Laudioko Batzalarrin kalean eta Herriko plazan egingo dira jarduera guztiak, larunbat arratsaldean.

Parodia bat etxebizitza eskubidearen alde

Etxebizitza eskubidearen aldeko performance bat egin du Gasteizen Inor Ez Etxerik Gabe-Derecho a Techo plataformak eta sare-sozialen bidez zabaldu du bideoa. Etxebizitzak alokatu nahi dituzten pertsonei aplikatzen zaizkien ezinezko filtroak salatu dituzte, besteak beste.

Archives by Month:

Archives by Subject: