Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n
Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta poliziek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak, ordea, 7 urte eta erdiko espetxe zigor eskaera egin du gerra armak biltzeagatik.