Judimendiko gazteek auzoan bizi nahi dutela aldarrikatuko dute ekainaren 25eko manifestazioan
“Gure bizitzak proiektatu, Judimendin emantzipatu!” dinamika abiatu zuten ikasturtearekin batera, eta ekainaren 25ean etxebizitza ekubidearen eta auzoan bizitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa egingo dute. Judimendiko jaien baitan izango da mobilizazioa, gazte egunean.