Lan hitzarmena erdietsi dute Arabako esku-hartze sozialean
Bi urte baino gehiagoko negoziazio, mobilizazio eta hainbat greba egunen ostean, Arabako Esku-hartze Sozialaren sektoreak hitzarmen berria izango du astelehenetik aurrera. ESK, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek eta AISA patronalak sinatu dute Arabako Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmena, udan aurreakordioa adostu ondoren. Mila langile inguru dira sektorean, hiru laurden emakumeak.
Lau urteko indarraldirako hitzarmena da. Besteak beste, %12,9ko soldata-igoerak izango dituzte langileek, erosteko ahalmena mantentzea bermatuz; eta urteko lanaldia 30 ordu murriztuko dute; aniztasun plusa igoko zaie; eta hobekuntza “nabarmenak” izango dituzte kontziliazioan, lizentzietan eta baimenetan.
ESK-ren ustez, akordioa “aurrerapauso handia da”, negoziazioa “luzeegia” izan den arren.
Ukaezina da, LAB-en arabera, lan-baldintzak hobetzen dituela akordioak. Hala ere, patronalaren zurruntasuna salatu du sindikatuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
