[HALA BIDEO] Kanpaldia kale gorrian, etxebizitza eskubidearen alde

Ostiraletik larunbaterako gauean, gizarte larrialdietarako zerbitzuen baliabide falta salatzeko kanpaldia antolatu zuen Inor Ez Etxerik Gabe ekimenak, Gasteizko Plaza Berrian. Urriaren 3rako beste batzar ireki bat antolatuko dute.

Alberto Lopez de Lacalle Zaballako espetxera hurbildu dute, Euskal Herritik kanpo zegoen azken preso arabarra

Villabonako espetxetik Zaballara ekarri dute Lopez de Lacalle. Euskal preso politiko arabar guztiak Euskal Herriko espetxeetan daude orain. Alta, iheslariek urrun jarraitzen dute.

Goianen izen emateko epea zabalik, datorren astean hasten dira ekimen ezberdinak

Goianeko Irati eta Sergio izan ditugu Hizpidean.

Antropologia | Marta Barba Gassóren aurkezpena

Hilabetean behin izango dugu kolaborazioa egiten. Denboraldirako proposamenak aurkeztu dizkigu.

Zuzenbidea | Prostituzioa, proxenetismoa, lege berriak eta zaharrak

Andu Martinezen kolaborazioa, prostituzioari buruzkoa legediaren ikuspuntutik.

Dena euro batean

Kodoro Games : Kodoro Games – 1×02 – Hackers, piratas y palazos

“Un espacio para intentar articular cuestiones que vemos que son importantes y que son claves en las luchas que estamos inmersas”

Hablamos con Almudena, miembro del colectivo de Traficantes de Sueños y co-responsable del área de formación, Nociones Comunes.

Zientzia | Mundua bi gradu berotuko balitz bizigarriagoa litzateke, eta berdeagoa

Gorka Menendezen kolaborazioa.

Geopolitika-Ekonomia | Inflazioa nahita sortu dute gobernuek? Zergatik?

Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren kolaborazioa.

Ciencia | Mujeres con ciencia

Colaboración habitual de la mano de Marta Macho, matemática, divulgadora, profesora de la EHU y editora del blog “Mujeres con ciencia”.

Bi gehi bi, zer dira?

Uhintifada : Teresa Aranguren: «Sabra eta Chatilako sarraskiak XX. mendeko krimen lazgarrienetako bat dira, krimen lazgarriz betetako mende bateko lazgarrienetakoak»

Uhintifada 436. Uhintifadako denboraldi berri bati hasiera eman diogu historia garaikideko gertakari lazgarrienetako bat oroitzen dugun aste berean. Izan ere, iragan irailaren 16an 40 urte bete ziren Sabra eta Chatilako sarraskietatik. 1982ko egun haietan Libanoko Falange Kristauaren miliziek, Israelgo armadarekin elkarlanean, Beirut mendebaldeko errefuxiatuen kanpamendu horietan sartu eta 3500 herritaretik gora erail zituzten. Handik hilabete batzuetara NBEko Batzar Nagusiak berak genozidio krimen izendatu zuen triskantza hura, baina lau hamarkada geroago oraindik ez dira zuritu hilketa haren inguruko erantzunkizunak.

Arabako adinekoen egoitza pribatuetako langileek grebara joko dute berriro

Archives by Month:

Archives by Subject: