Su-eten faltsua salatu du Palestinarekin Elkartasunak
NBEk partizio plana sinatu zuenetik 78 urte igaro direnean, Palestinarekin Elkartasuna plataforma kalera atera da "bi estatuen irtenbidea hasieratik irtenbide faltsua zela" eta partizioak eta genozidioak aurrera jarraitzen dutela salatzeko.
Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu da manifestazioa eguerdiko hamabiak pasata. Ehunka lagun elkartu dira palestinar erresistentziak bake akordioa sinatu eta hilabete eta erdira “Su-eten faltsuaren aurrean palestinar erresistentzia aurrera!” lemapean. Mobilizazio bukaeran plataformako kideek hartu dute hitza eta palestinarrek jasaten jarraitzen duten egoera larria salatu dute. Bonbardaketak, erailketak eta blokeoak mantentzen direla azaldu dute, ia 500 palestinar erail eta milaka zauritu utziz su-eten akordioa sinatu zenetik.
Bake akordioa faltsutzat jo dute, eta “sionistek Estatu Batuen eskutik eta Mendebaldeko agintarien konplizitatearekin su-eten gisa saldu nahi digutena” garbiketa etnikoa mantentzea eta israeldarraren erasoak baimentzea duela helburu. Herri palestinarra sarraskiaren eta pixkanako genozidioaren artean aukeratzera behartuta dagoela ohartarazi dute.
Sionistentzat bi estatuen soluzioa inoiz ez dela aukera bat izan seinalatu dute eta haien asmoa garbiketa etnikoa gauzatzea dela. Bi estatuen soluzioa Israel legitimatzeko eta palestinar herria zokoratzeko trikimailua izan dela azaldu dute eta haien hitzetan, “soluzioa baino, arazoaren iturria da”.
Zatiketa plana sinatu zenetik 78 urte
NBEk Palestinaren partizio plana sinatu zuenetik 78 urte betetzen diren honetan, “bi estatuen irtenbidea hasieratik irtenbide faltsua zela” adierazi dute. Adierazi dutenez, sionistek lurraldearen %80a baino gehiago kontrolatzen dute gaur gaurkoz; Zisjordanian anexio plan berriak onartu berri dituzte, eta Siriako zein Libanoko lurrak okupatzen dituzte. Honetaz gain, NBEk estatubatuarrek Gaza okupatzea onartu berri duela salatu dute, eta horrela nazioarteko erakundeak “mendebaldeko potentzia inperialisten mesedetara” jardutea. Sionistek palestinar erresistentzia deuseztatu nahi dutela azaldu dute, eta horretarako NBEk daukan zilegitasuna erabiltzen ari direla.
Bukatzeko, aditzera eman dute partizio plana eta 78 urte beranduago kalera ateratzeko arrazoiak are handiagoak direla, “1947ko partizioa salatzeko, eta partizioak eta genozidioak aurrera jarraitzen dutela salatzeko.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
