4. Hozkailuko osagaiei aurpegia jartzen hasten
Irratsaio honetan, Josebe Blanco Alvarez artzainari egindako elkarrizketa entzungai.

Gaur Pikunieta baserriko sukaldean irudikatuko dugu elkarrizketa, Josebe Blanco Alvarez, artzaina gure mikrofonoetan izan dugulako. Josebek 2023ko udazkenean Bizi baratzea eta Argiarekin “Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain” argitaratu zuen. Lana urtebeteko egunerokoa da, azaroaren 30 batean hasi eta ondorengo urteko data berdinean bukatzen dena.
Blanco Alvarezek Leire Milikua Larramendik Lisipen argitaratutako “Lur gainean, itzal azpian” liburuko hitzaurrean honakoa zioen: “Akaso, irakurketak eramango zaitu landa-eremuaz eta gutaz duzun ikuspegia berrikustera, gu ikusteko begiak mudatzera eta, agian, guri begiratzeko orain arteko talaia abandonatzera.” Mezu berak egunerokoa irakurtzera gonbidatzeko balio digu, elkarrizketan entzungo duzuen moduan. Beraz, hartu leku edo momentu atsegin bat eta entzun irratsaioa.
Pikunietako sukaldean Anariren azken kanta entzuteko aukera izan dugu: “Txikizio hau dena“.
Josebek bi errezeta ekarri dizkigu:
| 1. Gaztanbera | 2. Lapikoan kozinatutako arkumea |
Osagaiak:
|
Osagaiak:
|
|
|
Irratsaio honetako erreferentziak:
- Baserritar Bilgunea;
- Biolur;
- Bionekazaritza;
- EHkolektiboaren “Baserriko uzta” ekimena;
- Etxaldeko emakumeak;
- Josebe Blanco Alvarez: “Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain” (Bizi baratzea et Argia);
- Leire Milikua Larramendi: “Lur gainean itzal azpian” (Lisipe bilduma – Susa).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
