Monopoly partida bat baino ez
Irabazlea kale gorrian gelditzen ez den bakar hori izango da. Arauak horiek dira, jokatu nahi?
David Vallecasen,
Madrilen Mari Carmen,
atzo Donostin 30 pertsona,
eta gaur Gasteizen Driss eta Sanae.
Jokoaren arauek azaltzen dutenez, helburua gainontzeko jokalariak izorratzea da, jabetza guztiak bakarrarenak bihurtuz. Jabetzarik gabeko fitxak, inork erosten ez baditu, bankuak beregana ditzake edo enkantatu. Eta dagoeneko jabea dutenetan erorita, jokalariek nolabaiteko zerga ordaindu beharra dute. Irabazlea kale gorrian gelditzen ez den bakar hori izango da. Arauak horiek dira, jokatu nahi?
Taula bakarra, jokalariak sei inguru, 28 jabetza-txartel, zortearenak hamasei, komunitatearenak ere beste hamasei, 32 etxe, hamabi hotel, eta bi dado; ez dugu besterik behar.
Jokatzen hasi eta berehala nabaritu dugu gure artean tentsioa: hasierako auzoak merkeak, garestiagoak ondoren…listo, heldu da partidako harroaren momentua, Paseo de la Castellana dagoneko salduta. Orain, beldurrez igarotzen gara bertatik, diru zorroak hutsik, eta bera kale osoaren jabe delarik. Hori gutxi ez, eta bi etxeren jabe egin da. Ondorengo txandan, Marik Gran Vía erosi du, eta etxea zuen lekuan hotela jarri eta bertako familiak etxegabetu ditu.
Alquiler-solar sin edificar 50 euro, etxe batekin berrehun euro eta hotel batekin 2000 euro. Tócate los pies. Nik, ordea, Plaza Lavapiés eskuratu dut, merke, baina ez dut gehiagoren beharrik… edo agian bai? Nire kalea igaro, zergak ordaindu, eta eskubitara egin dut, Peioren kalera. Hiru etxeren jabe denez, 270 euro ordaindu behar izan dizkiot. Superrean dagoen eskaleari bost euro eman eta berrogei euro eskasekin geratu naiz, baina zortea izan dut gaur parkinga doakoa da eta.
Egilea: Maddi Navas Uranga

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
