Faxismoaren aurka mobilizatuko da Gasteizko Gaztetxea
Gutxienez lau aldiz erasotu dute faxistek Gasteizko Gaztetxea azken hilabeteetan. Faxismoaren adierazpen txikiena ere borrokatzeko deia egin du Gaztetxeak, eta kutxipasa antolatu du “Faxismoa suntsitu!” lelopean, ostiral honetarako 20:00etan.
Azkenengo hilabeteetan, hainbat eraso faxista jasan ditu Gasteizko Gaztetxeak. Abuztuan eman zuen lehenengo erasoaren berri. Izan ere, faxistek bi esbastikekin markatu zuten Gaztetxeko atea. Gaztetxeko kideek azkar kendu zituzten ikur faxistak, eta margoketa salatu zuten: “gaztetxea erasotzea antolakuntza eta borrokarako espazioak erasotzea da, hain justu faxismoari ateak ixteko egunez egun lan egiten dutenak”.
Orain, eraso gehiago jasan dituela jakinarazi du Gaztetxeak. Azken hilabeteetan hainbat pintada faxista agertu dira Alde Zaharrean zein Gasteizko beste auzoetan, eta Gaztetxea lau aldiz markatu dute faxistek. Esbastikak eta “Arriba España” bezalako mezu faxitak eta espainiolistak agertu dira azkenengo asteetan Gaztetxeko paretetan.
Gaztetxetik faxismoaren adierazpen txikiena ere borrokatu behar dela adierazi dute eta mezu argi bat zabaldu nahi izan dute: “faxismoa gutxien duenarekiko gorroto ideologia da, agintarien interesei men egiten diena, eta ez du lekurik gure gaztetxe eta auzoetan”. Margoketa faxistak gaitzesteko eta faxistei mezu bat bidaltzeko kutxipasa bat antolatu dute ostiral honetarako, arratsaldeko 20:00etan, Gaztetxetik abiatuta, “Faxismoa suntsitu!” lemapean.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!



