Uhintifada : 356: Basket Beats Borders (Oihana Alberdi Elorriagarekin)
Aste honetako atalean datozen asteotan Euskal Herria bisitatuko duen ekimen bat aurkeztu dizuegu: Basket Beats Borders. Gazteei zuzendutako kirol proiektu hau 2017an sortu zuten Shatila errefuxiatuen kanpamenduan, Beiruten (Libano), 1982an milizia libaniar falangistek eta armada sionistak historiako sarraski bortitzenetako bat burutu zuten esparruan.