Kaixo entzule maiteok eta ongietorri A desalambrar irratsaio internazionalistara.
2021eko lehen saioa dugu hau, hori dela eta iazko gertakariei errepasoa eman eta urte berriari nondik eta nola heldu zirriborratzen saiatuko gera. Behingoz garaipenak porrotak baino gehiago izan daitezen. Borrokak nonnahi bizirik mantentzen diren arren, ezin baita ukatu kapitalismoaren ofentsiba betean murgildurik, bizi baino, biziraun garela. Kateak aspaldi sentitzen ditugulako, altxatzeko ordua iritsi da. Zapaldu sortu gaituztenon lurperatzaile izan gaitezen berandu baino lehen.