A desalambrar : U-11 Jatorrizko herriak erresistentzian!

Urriaren 12a dugu bihar, non Amerika deskubritu zutelakoan Hispanitatearen eguna ospatzen duten batzuk oraindik. 1492an Abya Yala edo Amerika bere existentziaz jabetuta bazegoen noski, ondoren etorri zena kontinente oso baten hustuketa eta odoluste sistematikoa izango zen.

Bertako jatorrizko herriek nekez baina batez ere borrokatuz biziraun dute mendeetan zehar baina errepresioak ez du etenik eta egunotan Argentinan izandako atxiloketei buruz hitz egiteko Patagoniarra den Soraya Maicoño emakume maputxea elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian ere Amerikaz nahi genuen berba egin eta horretarako Puerto Ricoko Residente raperoaren kantu hau aukeratu dugu, This is not Amerika, kontinetearen erradiografia sinesgarri eta gordin bat eskeintzen duelako.

Bukatzeko Amerikatik Afrikara egingo dugu salto gaurko kolaborazioa Sankarari eskeinia dagoelako. Egun gutxitan beteko baitira 35 urte Thomas Sankara Burkina Fason erahil zutenetik eta data ilun honen aitzakian iraultzaile komunista honen bizitza eta ekintzen pintzelada bat eskeiniko digu Tamarak.

O no será-Edo ez da izango : LA CONTINUIDAD DEL RACISMO Y EL PATRIARCADO EN LA SIMBOLOGÍA COLONIAL

Uhintifada : Sofia García:«Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen ditu zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan, horixe da apartheid krimena; eta CAFek, zeharka, etekina ateratzen dio Giza Eskubideen urraketa horri»

Uhintifada 438: Otsailean Amnesty International erakundeak Isaelgo estatua apartheid erregimena dela salatzen duen txostena kaleratu zuen. Argitalpena 2017an abiatutako ikerkuntza lan luze eta neketsu baten emaitza izan zen. Ikerketa horretan bildu zuten dokumentazioak agerian utzi zuen ordurako Palestinako zein nazioarteko beste eragile askok duela urte askotatik salatzen zutena: Israelek gizateriaren aurkako ekintza sistematikoak burutzen dituela, zapalkuntza testuinguru instituzionalizatu baten baitan egiten duela, eta hori apartheid krimena dela.

El puente de Mostar : PROG.183 COMENZAMOS NUEVO CURSO

YA ESTAMOS DE VUELTA !!! Que ilusión y que alegría nos hace volver a estar con tod@s vosotros/as !! Este primer programa de la temporada va ser un breve repaso de a que nos hemos dedicado este verano y que objetivos, deseos tenemos para este nuevo curso que empieza YA MISIMOOO!! Esperamos que os guste!

Berbetan : Unibertsitatea bai edo ez, hor dago gakoa: Berbetan! – 2×2

Gaurkoan unibertsitatea izan dugu hizpide. Baita horrekin datozen lagun berriak, errutinak… zein prekaritatea. Kontatzen digutena bezelakoa al da bizitza unibertsitarioa? Berbetan izango gara!

A desalambrar : U-04 Abya Yala auzitan

Hasteko Carlos Aznarez kazetari argentinarra izango dugu elkarrizketa lagun Amerika Latinaren egoera eta koiunturari errepasoa emateko prest.

Argentinan oraindik, abestiaren erradiografian Mercedes Sosaren ”Canción con todos” izango dugu entzun eta gozagai.

Azkenik, kolaboraziorako Uruguay izango dugu mintzagai. 1994ko Montevideoko Filtro Hospitaleko gertakariak gogora eta gaur egunera ekarriko baitizkigute aurten bertan izandako Askapenako brigadistek.

Uhintifada : Jaldia Abubakra: «Miresgarria da Gazako jendearen erresistentzia gaitasuna. Oinarrizkoena falta bazaie ere, eta aire zabaleko kartzela batean bizi izanagatik, bizimodu duin bati eusten jarraitzen dute»

Uhintifada 437: Aste honetako atalean Gazako egoera jarri dugu arretaren jomugan, izan ere, iragan abuztuan Israelgo okupazio armadak beste eraso bat burutu zuen kostaldeko eskualdearen kontra, eta 50 lagunetik gora hil zituen. Oraingo honetan Jaldia Abubakra ekintzaile palestinarra izango da Uhintifadako mikrofonootara egunerokotasuneko kronika ekarriko digun solaskidea. Abubakra Palestinako diasporako kidea da. Gazan jaio zen, 48an okupatutako eremuetan kokatutako Beerseba herritik erbesteratutako errefuxiatuen familia baten baitan. Gainera, Masar Badil (Palestinako Ibilbide Iraultzaile Alternatiborako Mugimendua) mugimenduko sortzaile eta bultzatzaileetako bat da.

Berbetan : Espiritualitatea gazteengan: Berbetan! – 2×1

Gaurkoan gazteak espiritualitatearekiko duten harremana aztertu dugu. Famatu egin den Hakuna taldea, historiarekin daukan lotura, honen eragina gizartean eta ondorengo generazioetan… Berbetan izango gara!

Uhintifada : Teresa Aranguren: «Sabra eta Chatilako sarraskiak XX. mendeko krimen lazgarrienetako bat dira, krimen lazgarriz betetako mende bateko lazgarrienetakoak»

Uhintifada 436. Uhintifadako denboraldi berri bati hasiera eman diogu historia garaikideko gertakari lazgarrienetako bat oroitzen dugun aste berean. Izan ere, iragan irailaren 16an 40 urte bete ziren Sabra eta Chatilako sarraskietatik. 1982ko egun haietan Libanoko Falange Kristauaren miliziek, Israelgo armadarekin elkarlanean, Beirut mendebaldeko errefuxiatuen kanpamendu horietan sartu eta 3500 herritaretik gora erail zituzten. Handik hilabete batzuetara NBEko Batzar Nagusiak berak genozidio krimen izendatu zuen triskantza hura, baina lau hamarkada geroago oraindik ez dira zuritu hilketa haren inguruko erantzunkizunak.

Filosofía para Mentes Inquietas : ÚLTIMO PROGRAMA del Curso 21/22

• Un resumen del trabajo realizado durante el curso, mediante frases escogidas de filósofos y filósofas que fueron objeto de los diversos programas

Berbetan : Gazte sortzaileak eta agur bat?: Berbetan! – 28 ft. Paloma eta Unai

Gaurkoan gazteak eta sormena dugu hizpide: geure proiektuak, aurrera eramateko zailtasunak eta sortzen ditugun gauza politak. Gainera denboraldiko azken programa dugu, eta sentimental jarri gara. Berbetan izango gara!

Kafe Expreso : 2022/07/07

Filosofía para Mentes Inquietas : SLAVOJ ZIZEK- 2º Programa de 2

• Pensamiento político de Zizek: crítica al capitalismo
• ¿Está vigente hoy el “Manifiesto comunista”?
• La pandemia, como síntoma de la gran crisis

Berbetan : Gure literatura: Berbetan! 27 ft. Karmele Jaio

Gaurkoan emakumeak literaturan, idazkiak sortzeko prozesuak, euskal literatura eta beste hainbat gai jorratu ditugu Karmele Jaio idazlearekin. Baita munduko literatura ezberdinak eta gazteok nola sentitzen garen honen inguruan. Berbetan izango gara!

Archives by Month:

Archives by Subject: