A todo gas : A todo gas – Haustura Metabolikoa
A todo gas – Haustura Metabolikoa
Gaurkoan, zubilana egiteaz gain, AEBtako bost estatutan presoen esklabotzaren inguruko bozkaketen inguruan aritu gara hizketan eta Ruperren “Ni ez naiz Noruegako errege” diskako “Galtzetan gordetzeko koblak” entzun dugu.
Gaurko elkarrizketan pasa den astean NBEan enegarrenez EEBBek Kubari inposatutako blokeoaren harira burututako bozkaketari buruz Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kidea den Jose Manzanedarekin mintzatuko gara.
Abestiaren erradiografian Chico Buarque idazle, abeslari eta poeta brasildarraren ‘A pesar de voce’ abestiaz gozatzeko aukera izango dugu.
Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu ere jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.
Uhintifada 440. Azken hilabeteotan Israelgo okupazio armadak modu kezkagarrian areagotu du Zisjordaniako palestinarren aurkako bortizkeria, bereziki Nablus eta Jenin bezalako ghettoetan. Orotara, 5.292 palestinar baino gehiago atxilotu (%14 adingabeak) eta 165etik gora erail dituzte etengabeko sarekadetan urtarriletik hona. Egoera lazgarri horri erantzunez, gainera, ordura arteko erakunde politiko tradizionalekin loturarik gabeko erresistentzia armatuko talde berriak antolatzen hasi dira, iparraldeko ghettoetan batez ere. Egoera nahasi hori aztertzeko Axier Lopez kazetaria izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan aste honetako atalean. ARGIA aldizkariko berriemaileak Palestinako azken garaiotako egoera lazgarri horren analisia egin du argitaratu berri duen erreportai batean: “Zer gertatzen ari da Zisjordanian?”
* Las revoluciones y el establecimiento de la política. Diferenciación entre violencia y poder político.
* La vida política es esencial en el ser humano. La acción con los otros, mediante el discurso.
* La condición humana, la importancia de la acción y las alternativas a las democracias representativas.
* Un estudio sobre la banalidad del mal, partiendo del juicio a “Eichman en Jerusalen”
* Sionismo y lucha contra el antisemitismo de Hannah Arendt.
* Relación entre Palestina e Israel debe basarse en una Federación
Hasi dugu ikasturtea, FM antenarekin arazo teknikoak tarteko, bestaldean entzulerik dugun jakin gabe. Baina jarri gara martxan. Gogoratu “Bakartzetik atera artearen bidez/ Desaislando con arte. Samsara”, Zaballako 9.moduluko hainbat emakumek egindako erakusketa, zabalik duzue azaroaren 6rarte Vital Fundazioaren 2.erakusketa gelan. Animatu zaitezte.
Gaurkoan turistifikazioak eduki ditugu ardatz bidaiaei, toki ezberdinetan bizitzeko modak, idealizazioak, influencerrak… jorratzeko. Hondartzen turismoari buruz ere hitz egin dugu, nola garatu izan da? Berbetan izango gara!
Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca Cambiare Rottako militante italiarra izango dugu mintzalagun.
Abestiaren erradiografian FARC-EPren komandantea izandako Julian Conradoren “De mi pueblo para la guerrila”. 14 diska ta ia 200 abesti sortu dituen kantautore kolonbiarra datorren urriaren 28an Arrasaten izango da hitzaldi bat ematen hainbat eragilek antolatuta.
Amaitzeko kolaborazioan Ukrania izango dugu mintzagai, horretarako Nahia Sanzoren ahotsa izango dugu gurean. Sanzo Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea, kazetaria eta soziologoa da, 2014tik Donbassen gertatutakoak ere ondo ezagutzen dituena.
* Biografia y obras de Hannah Arendt
* Pensamiento político de Hannah Arendt
* Características del totalitarismo, según Hannah Arendt
* Desaparición de la persona jurídica y del sujeto de derechos
Uhintifada 439: Azken hilabeteotan goraka egin dute modu kezkagarrian Israelgo armadaren ekintza errepresiboek Zisjordanian eta, testuinguru horretan, aste honetako atalean Nablusera jo dugu telefono bidezko elkarrizketan, bertan baitabil Unadikum erakundeko brigada bat. Daniel Lobato brigada horretako koordinatzailea izan dugu solaskide gure mikrofonootan.
Hoy os traemos un nuevo programa cargado de Sostenibilidad y vamos a hablaros de un proyecto que seguro que os va a encantar y que se llama el proyecto MORE. Más que moquetas recicladas !!Este proyecto se da, cuando la empresa ocurrencias, propone al taller ocupacional oinarri una idea de cooperación. Para saber mas acerca de esta empresa y del proyecto No os perdáis el programa que os traemos!!