Greba mugagabera jo dute Tubos Reunidoseko langileek
Greba mugagabera jo zuten atzo Amurrioko fabrikako beharginek. Enplegua Erregulatzeko Espedientearen (EEE) negoziazio maila amaitutzat eman zuten joan den ostiralean. Enpresak 301 langile kaleratu nahi ditu.
