Baldintzapeko askatasunean geratu da Alizia Saez de la Cuesta preso politikoa
Kartzelan 25 urte igaro ostean, asteburuan utzi zuten baldintzapean aske gasteiztarra.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, duela hiru egun Alizia Saez de la Cuesta preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu zen. Gasteiztarrak 25 urte igaro ditu kartzelan. 2001an atxilotu zuten A Coruñan, eta 29 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Guardia Zibilak gatibu zuenean torturak jasan zituela salatu zuen Saez de la Cuestak.
2020ra arte ez zuten Euskal Herrira gehiago hurbildu, Logroñora hain zuzen. 2022an Zaballako kartzelara eraman zuten eta hirugarren graduan sartu zuten 2024ko azaroan, eta 2025eko martxotik baliabide telematikoen bidez ari zen zigorra betetzen. Espetxe Zaintzako Epaile Zentralak igorri du Saez de la Cuesta baldintzapean aske uzteko ebazpena.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
