Gasteizko lorezainek Jaurlaritzaren proposamena baztertu dute
ELA, ESK eta LAB sindikatuek ez dute uste Jaurlaritzak eskainitako soldaten hobekuntza nahikoa denik. Atzo Enviser enpresarekin eta Jaurlaritzako Lan Saileko arduradunekin bildu ziren berriz ere langileak. Jaurlaritzak adierazi du ez duela bestelako proposamenik aurkeztuko.
