Argazki festa: han du eza Anduezak!
Konfuziok ikasleak bildu zituen, eta esan: Hiru errealitate, hiru argazki. Lehenengoan, davidak agertzen dira, giharrak tentsioan, begiak atezu, lepoko zainak lehertzear, bularra hauspotua, izterrak zutabe, ukabilak ideia eta harri, ipurdia estu-estu eginda, sabelaldea kontrakzio, besoak aiduru, bizkarra gotorleku, ilea tupe, ezpainak prozedura, sudurra noiz arte?, galtzarbea beldur… Ikasleak unibertsitatean. Argazki errenazentista.
Bigarrenean, davidak agertzen dira, giharrak eztanda, begiak laino, lepoko zainak etendako gitarra sokak, bularra maskuri lehor, izterrak Salomon, ukabilak “lortu dugu” eta zeta, ipurdia malguki, sabelaldea dilatazio, besoak agur, bizkarra jakuzzi, ilea koipe, ezpainak estasia, sudurra eta hurrengoa?, galtzarbea zoriona… Zaleak enparantzan. Barrokoa.
Hirugarrenean, davidak zuri-beltzean, giharrak oroipen, begiak egia, lepoko zainak irrintzi, bularra erreparazio, izterrak duintasun, ukabilak “justizia ez dugu lortu”, ipurdia atzera begira, sabelaldea belaunaldi berri, besoak lau haizetara, bizkarra lepoan hartu eta segi aurrera, ilea tente, ezpainak oihu, sudurra herio usaina, galtzarbea odol tantak… Herritarrak plazan. Neoklasikoa.
Konfuziok galdetu die ikasleei: Nork nahi du argazkilari izan? Anduezak altxatu du argazki kamera, eta harro esan du, “nik baditut modeloak”.
Anduezaren kanonak erretratatzen du errealitatea. Txurrigeresko.
Han du eza Anduezak!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
