O no será-Edo ez da izango : Kuirra al da Gasteizko gaua?
Gaurko saioan Satelite taberna eramaten duen Viviana Cavazosekin egon gara. Bestalde, Leire Vargasekin Señora Sariketaz eta Sateliten egongo den bollo bertso saioaz hitz egin dugu.
Ikasturtea agurtu dugu, O no será/Edo ez da izango irratsaio kolektibo honen 7.denboraldia eta azpitalde guztiak elkartuz. Bizkaiko eta Gasteizko E28ko koordinadorako zenbait kideekin egon gara.
Irratsaio honetan askotan dantzan jarri gaituen dj-talde feminista bat dugu gonbidatu, Tarantistak.
Zaintzak erdigunean jartzen jarraitu nahi dugu, kasu honetan, arkitekturan eta gure etxebizitza proiektuetan. Horren inguruan hausnartzeko Irati Mogollón elkarrizketatu dugu.
Biolentzia instituzionaleko kasu zehatz bat ekarri nahi izan dugu uhinetara eta APASOS txakurtegian gertatutako sexu abusuak salatu dituztenei ahotsa eman diegu, baita Gasteizko Mugimendu Feministari ere.
Euskal Herriko Neska* Gazteak sareak urriaren 9 eta 10ean ‘Mugimenduan gaude, lurrikara gara!’ Baterajotzea burutu zuen eta horren inguruan eta sarearen inguruan aritu gara gaurkoan.
Amorrua, nahiak, gatazkak, poza, kafea edo tila, bidaiatu, ekintzak, jaialdi transfeminista… musikaren bidez gurekin bidaiatu nahi?
Gure trebetasuna eta jakintza, baita entzuleena ere, jarri nahi izan dugu proban. Eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dugu Tribial Feministan jolastuz!
‘Kontrako eztarritik’ lanean oinarritu dugu gaurko saioa Maite Berriozabal Berrizbeitia gai jartzailea eta Onintza Enbeita Maguregi eta Andere Arriolabengoa Bengoa bertsolarien ekarpenarekin.
Ekainaren 2ko efemeridea hartuta gaurko saioa lan sexualera gerturatuko gara.
Konfinamenduan ekoiztutako hirugarren saioarekin gatoz, gaurko honetan, Talka espazio feministaren desalojo saiakerarekin eta emandako erantzunarekin.