[ARGAZKI GALERIA] Tuterako erailketa matxista salatu dute Gasteizen, Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzean

Euskal Herrian jazotako azken hilketa matxistaren aurrean, eraso sexisten aurkako eta autodefentsa feministaren aldeko mezua aldarrikatu dute.

Elkarretaratzea deitu du pentsiodunen mugimenduak larunbatean Gasteizen

Egungo pentsiodunen mugimenduaren jaiotzaren IV. urteurrena dela eta, azken lau urteetako borrokaren aitortza eta balantzea egin nahi izan dute, baita egiteko eta erronka berriei heldu ere.

Inauterietara atzeratuko da Hala Bediren gabon zaharretako jaia

Covid 19ak eragindako pandemiaren egoera eta horren aurkako neurriak direla eta, ez da egingo Hala Bedi Jimmy Jazz aretoan ospatzekoa zen gabon zaharretako jaialdia, baina inauterietarako mantenduko da programazioa. Sarrerak dituztenentzako, itzultzeko edo gordetzeko aukera egongo da.

Zaballako espetxera martxa egingo dute igandean

SAREk antolatu du ekimena, euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu-progresioa aplikatzeko aldarrikapena zabaltzeko. Hala Bedi Irratiak zuzenean egingo du jarraipena.

Txileri buruzko analisia Sandra Trafilaf Yáñezen eskutik

Sandra Trafilaf Yáñez maputxea eta militante komunista izango dugu gurean. Sandrak 19 urte zituela eta Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Espetxetik atera eta kazetaritza ikasi zuen, ordutikan ez dio idazteari eta militatzeari utzi. Adi beraz, badauka eta zer esan.

Josu Santamarina (Memoria Gara): “Kontaktuak izan dira instituzioekin, baina faltan botatzen dugu gardentasuna eta koordinazioa”

“11an 11etan” jardunaldiak burutu zituzten San Frantzisko eliza Memoria Gune bilakatzeko proiektua lantzeko.

Altan Bernedoko langileek manifestazioa egingo dute larunbatean, hitzarmen duin baten alde

Lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte azken hilabeteetan, eta greba mugagabea abiatu zuten azaroaren 29an.

Kalitatezko Lehen Mailako Arreta defendatzeko mobilizazioak egingo dituzte ostegunean

Lehen Mailako Arretako langileek protestak egingo dituzte ostegunean Osasun Zentroen sarreretan, lan-karga “onartezina” eta Osasun Sailak ezarri dituen neurri berriak salatzeko.

Hegoaldeko auzokideek, auzo elkarteek eta ikastetxeek 300 bat alegazio-idazki aurkeztu dituzte Jauregilanda kalean gasolindegi bat jartzeko proiektuaren aurka

Red de Gasolineras de Levante SL enpresak jarduera lizentzia eskatu du tabernarik edo jatetxerik gabeko zerbitzugune bat jartzeko Jauregilanda kalean, Iturritxutik sartuta. Bizilagunen ustez “egoera larriagotuko du” eta arriskuan jarriko du auzokideen osasuna.

Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Gasteizko Udalari

Atzo, azaroaren 26an, jarri zituzten martxan gabonetako argiak eta 42 egunez egongo dira piztuta. Eguzkik “energia xahutzea” egotzi dio Udalari, argindarraren prezioak “familia asko zeharo ikaratuta” dituenean.

Araba Bizirik ha denunciado las “maniobras” del PNV para dejar en manos del Gobierno Vasco la aprobación de proyectos e infraestructuras

Las enmiendas a la Ley de Ordenación del Territorio del País Vasco, propuestas por el PNV e impulsadas por Arantxa Tapia, tienen como único objetivo que el Gobierno Vasco pueda aprobar planes de infraestructuras “sin la participación de Diputaciones Forales, Ayuntamientos o Concejos”, según apunta la plataforma.

Trebiñuko osoko bilkura ere Forestalia enpresaren goi-tentsioko linearen aurka azaldu da

Iruraiz-Gauna, Agurain eta Donemiliagako udalak ere Forestaliak egin nahi dituen goi-tentsioko lineen aurka agertu dira azken hilabetean.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioak iragarri ditu azaroaren 25erako

Gasteizen Iparralde Gizarte Etxetik aterako da arratsaldeko 19:00etan. Indarkeria matxistarik gabeko bizitza lortzeko, autodefentsa feminista antolatua aldarrikatuko dute.

Carlos Palomino gogoan!

Hemen duzue aurreko urtean Azaroaren 11 egin genuen Carlos Palominoren oroimenezko kolaborazioa Tamararen eskutik. Baita bere hilketaren salaketa egiteko manifestazio bateko hitzartzea. Oroimena, duintasuna eta borroka! Faxismoa akatu!

Archives by Month:

Archives by Subject: