Naturaren babes eta kontserbazioaren aldeko ahotsak, Arabako Mendiak Askek zabaldutako hirugarren atxikimendu bideoan
“Naturak behar gaitu, ez diezaiogun huts egin” lelopean, Arabako mendietan “inposatu nahi dituzten” proiektu eolikoen aurkako atxikimendu kanpainaren baitako hirugarren bideoa zabaldu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Ossés, Jabier López de Robles, Irantzu Lekue, Eli Etxeberria, Amaia Gabilondo, Oihane Perea, Arantza Arrien, Josune Vélez eta Belén Nevadok hartu dute parte.