Txago, Adurtza eta Judimendiko jaietan ez da eraso matxistarik onartuko: jai batzordeek bat egin dute Mugimendu Feministaren protokoloarekin
Jai batzorde horiek osatzen dituzten auzoko eragileek ohar batez zabaldu dute bat egiten dutela “Gasteizko Mugimendu Feministak zein Neska* Gazteek aldarrikatzen duten borroka feministarekin”. Protokoloan oinarritutako dinamikak jarri dituzte abian, eraso matxistei “planto” egiteko.