Zentral eolikoen kokalekuetara azken mendi martxa egingo dute larunbatean

Arabako Mendiak Askek antolatuta Urkitza eta Elgeamendira igoko dira, Capital Energy enpresak zentral eolikoa eraiki asmo duen lekura.

[HALA BIDEO] “Hamabost urte txapa ematen”

“100 urte, bakarrik ezin da” dinamikaren barruan, eta Zaharraz Harro jaien aterkipean, Auzolana pilotalekuaren XV. urteurrena ospatu zen atzo. Hamabost urte igaro dira auzoari zabaldu ziotenetik abandonatuta zegoen frontoia, eta hori ospatzeko Hala Bedi irratiaren zuzeko emisioa, auzolana eta mural margoketa antolatu zuten.

[HALA BIDEO] 100 urte dinamikak bota zuen Zaharraz Harroko txupina

Auzolana, Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor, Sumendi eta Hala Bedi urteurren bateratua ospatzen ari dira aurten. “Poliziak ez nau zaintzen, auzolagunek bai” leloarekin bat eginda, adierazi dute komunitatea egiteko bideak ez duela zerikusirik poliziarekin.

15 urte bete ditu Auzolana pilotalekuak

Txapa ahotsa, frontoiko asanbladak, ospakizuna antolatu du XV. urteurrena ospatzeko, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. “Hamabost urte txapa ematen.”

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak eta GKS-k erantzun egin diote Txosna Batzordearen irakurketari

Zalantzan jarri dute erabakia hartzeko prozedura irizpide orokorretan ez oinarritzea. Txosna Batzordearekin hitz egin eta elkar ulertzeko borondatea adierazi dute.

[ARGAZKI GALERIA] 100 urte dinamikak bota zuen Zaharraz Harroko txupina

Auzolana, Gasteizko Gaztetxea, Errekaleor, Sumendi eta Hala Bedi urteurren bateratua ospatzen ari dira aurten. “Poliziak ez nau zaintzen, auzolagunek bai” leloarekin bat eginda, adierazi dute komunitatea egiteko bideak ez duela zerikusirik poliziarekin.

Auzo elkartasuna jaien erdigunera eramango du Zaharraz Harrok

Urtero bezala, ehun jarduera baino gehiago izango dira aurten Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaietan, ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Musika, zinea, kirola, antzerkia, dantza, hitzaldiak eta umeentzako jarduerez beteko dira auzoko kaleak.

Maider Etxebarria Gasteizko alkate berriak fiskaltzara eraman du Judimendiko jaietako presoen aldeko ekimena

20:30etan presoen aldeko kalejira abiatuko da Andra Mari Zuritik Judimendira, eta ondoren ekitaldia eta brindisa egingo dituzte. Covitek publikoki salatu zuen jaietan ekimen hori deitua zegoela. Gorka Urtaranek ere eraman zuen fiskaltzara Judimendiko Jai Batzordea arrazoi beragatik 2018an.

Azaroaren 30ean izango da greba feminista orokorra

Zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzeko greba orokorra iragarri du udazkenerako Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Denon Bizitzak Erdigunean prozesua abiatu zuten 2022an, zaintza sistema iraultzeko, eta greba mugarri izango da bide horretan.

[ARGAZKI GALERIA] Osakidetzako garbitzaileen homologazioa babesteko elkarretaratzea egin dute Gasteizen

LAB, ESK, UGT eta CCOO sindikatuek deituta mobilizatu dira Osakidetzak azpikontratatzen dituen enpresetako langileak.

Ongi Etorri Errefuxiatuak pide crear un corredor humanitario desde Lesbos

Siete activistas de OEE Araba han conocido de primera mano la situación de Lesbos. Han urgido a las autoridades de la CAV a “activar recursos” para las personas refugiadas, tal como se hizo con Ucrania.

Michelingo langileek elkarretaratzea egin dute hitzarmen berriaren aurka

Gasteizko plantillak ezezkoa eman zion zuzendaritzaren eskaintzari, baina estatu mailan baiezkoa atera denez gaur goizean sinatu dute hitzarmen berria. Ez dute KPIaren araberako igoerarik adostu, 1.500 €ko prima bat emango diete langileei.

1990eko Irunberriko gertakariei buruzko liburua aurkeztuko dute ekainaren 26an

“Irunberri, 1990: Arroilaren negarra” liburua aurkzetuko du Pako Aristik astelehenean, eta Joseba Sarrionandia bertan izango da gonbidatu bezala.

Faxismoaren aurrean elkar zaintzeko deia egin dute sexu-genero disidentziaren harrotasun egunera begira

Ekainaren 28an manifestazioa egingo dute 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazatik. Egitarau oparoa antolatu dute E28aren aurretik eta ondoren.

Archives by Month:

Archives by Subject: