Iturrietako mendietan 82 metroko dorre meteorologikoa jartzeko lizentzia bertan behera geratu da

Urtarrilean sabotaje baten ondorioz behera bota zuten Onraita herrian eraiki zuten 82 metroko dorre meteorologikoa ez dute berriz altxatuko Arraia Maeztuko udalak dorrearen eraikuntzaren aurka jarritako errekurtsoa onartu ostean. Errekurtsoa EH Bilduk aurkeztu zuen Batzar Nagusietan ingurumen.ebaluazio azterketa osatu gabe baitzegoen.

ARGAZKI GALERIA | Izaki Gardenak taldeak “streaming” uhinak astindu zituen Jimmy Jazz aretotik eskainitako kontzertuan

Iragan ekainaren 6an ekin zion Gasteizko Jimmy Jazz aretoak”streaming” bidezko kontzertuak eskaintzeari, Covid-19ak eragindako egoerara moldatuz. Igandean Izaki Gardenak talde gasteiztarra izan zen aretoan eta gaur Red Iron Squad eta The Dealers bandak arituko dira online bidez ostegun iluntzea girotzen. Josetxo Perez eta DosPorDos argazkilariek igandeko kontzertuko argazki galeria osatu dute.

Oztopoen eta zailtasunen gainetik Judimendiko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Covid-19ak sortutako egoeraren ostean Gasteizen ospatuko diren lehen jaiak izango dira Judimendikoak. Publiko egin dute ekainaren 19an hasi eta ekainaren 23a bitarte luzatuko den jaien egitaraua. Jai Batzordeak osasun irizpideak bermatzeko neurriak ezarriko ditu antolatutako egitaraua aurrera ateratzeko.

Saratxoko saihesbidearen obretarako aurreikusitakoa baino lur gehiago desjabetzen ari direla salatu dute, besteak beste

Obrek “uraren desbideraketa okerrak” eragiten ari direla eta etxe batzuetan arrakalak agertu direla gaineratu dute Saratxo Bizirik plataformako eta herriko administrazio batzarreko kideek.

La Fiscalía del Tribunal Supremo rechaza el delito de coacción en el Caso De Miguel

El pasado mes de diciembre se conocía la sentencia del primer gran caso de corrupción juzgado en la CAV. Alfredo De Miguel recibía una pena de 13 años y 3 meses de prisión, otras 14 personas también fueron condenadas. La Fiscalía de Araba presentó un recurso en el Tribunal Supremo pidiendo que se revisara el delito de coacción por el que el número dos del PNV de Araba fue absuelto. La Fiscalía del Supremo ha rechazado tal petición.

El joven gasteiztarra imputado por escribir en Twitter será juzgado mañana

El usuario de Twitter @ikerbest hará frente mañana a un juicio acusado de un delito de injurias por escribir en dicha red social. La fiscalía pide al acusado una multa de 9.700 euros.

“Anaia handiari ihes egiteko” ihes-gela jarri dute martxan SUmendi espazioan

“Scape Room” bat jarri dute martxan Judimendiko SUmendi espazioan “asialdi eredu berritzaile bat eraikitzeko helburuarekin”. Denbora luzez mamitutako proiektua egikaritu dute: George Orwell idazlearen 1984 liburuan egokitutako ihes-gela.

Arte eszenikoen sektorea kalean, kulturaren etorkizunaren defentsan

SOS Kultura plataformak agerraldia egin zuen ostiralean Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, “euskal kulturaren sektorea defendatzeko”. Arte eszenikoen sektoreko eragile ugarik plazaratu dute Kultura Gara manifestua.

Ekainaren 19an mobilizatzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek elkarretaratzea egin dute gaur Probintzia Plazan “Orain gure txanda! Mobilizatu zaitez!” lemapean. “Publikoa eta funtsezkoa dena aberastasuna banatuz zaintzeko” deia egin dute. Datorren ekainaren 19an mobilizazioak burutuko dituzte Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietan.

Selektibitatea baldintza duinetan egitea exijitu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari

Hezkuntza komunitatea osatzen duten hainbat eragilek elkarretaratzeak burutu dituzte Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Ikasle eta langileen bizitzak erdigunean jarri eta selektibitate frogak “baldintza duinetan” burutzea eskatzeko.

Barrundiako Kilimak guraso elkartea Hezkuntza Sailburuarekin batzartuko da gaur Eskola Txikian matrikulatutako haur guztien onarpena eskatzeko

Barrundiako Kilimak guraso elkartea gaur elkartuko da Cristina Uriarte hezkuntza sailburuarekin eta Maite Alonso sailburuordearekin. Atzo bilera hori exigitzeko elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren aurrean; Barrundiako Eskola Txikian matrikulatutako haur guztiak onartuak izatea eskatzen dute.

Egoera berriari aurre egiteko indarrez dator Judimendiko Gazte Aste Kulturala

Berrikuntzekin dator Judimendiko Gazte Aste Kulturala, Covid-19ak eragindako egoerara moldatzeko helburuarekin. Ekintza ugari burutuko dituzte ekainaren 14tik 20ra, tartean auzoan zeharreko puzzle-jolas bat.

Kaleak berreskuratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Ekainaren 19an mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta betse hainbat herri eta eskualdetan. “Publikoa eta funtsezkoa dena zaintzeko aberastasuna benatu behar dela” azpimarratu dute.

Judimendiko joko aretoaren aurkako elkarretaratzea egin zuten atzo

Olagibel kaleko joko aretoak atzo zabaldu zituen berriz ateak. Deseskaladako 3. faseak mota honetako lokalen irekiera arautzen du. Judimendiko gazteek elkarretaratzea egin zuten lokalaren aurkako borrokan jarraitzeko deia eginez.

Archives by Month:

Archives by Subject: