Joan Zikutara : JZ 1X15 (2020/06/13): Hemen gara berriz ere…
Gaurkoan zifretatik haratago, salbuespen egoera honetan bizitakoa kontatu nahi dizuegu.
Gehiago…
Gehiago…
Gaurkoan zifretatik haratago, salbuespen egoera honetan bizitakoa kontatu nahi dizuegu.
Selektibitatea hurbiltzen ari da, eta ezjakintasuna nabaria da. Selektibitatea baldintza duinetan egiteko aldarria atera dute kalera hezkuntza komunitateko hainbat kidek. Gora Ikasleon Borrokako kide den Lierrekin hitz egin dugu ikasleak bizi duten egoeraz.
Colaboración mensual de la mano de AiLaket de la mano de Unai, quien nos hace un repaso de los análisis realizados por diferentes organismos de la situación actual.
El usuario de Twitter @ikerbest hará frente mañana a un juicio acusado de un delito de injurias por escribir en dicha red social. La fiscalía pide al acusado una multa de 9.700 euros.
Zerbitzu publikoen alde kaleak berreskuratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ekainaren 19an. Krisia kapitalak ordaintzeko aldarria aterako dute kalera, besteak beste, Mirian Diaz de Tuestak azaldu digunez. Entzun hemen!
Elhuyarrek eztabaida saio irekia antolatu zuen plastikoez eta haien arazoez hitz egiteko. Bertan parte hartu zuen Joserra Otegik, Ekologistak Martxaneko kidea, eta Uzurik berarekin hitz egin du gaian sakontzeko asmoz.
Euskal Herriko Unibertsitateko LABen sail sindikaleko kide diren Iñaki Etaiok, Maite Urtiagak, Gabi Elkoroaristizabalek eta Arantza Gutierrezek PCR testen inguruan idatzitako iritzi artikulua.
Aste honetako atalean irratsaio berezia dedikatu diogu CAFen aferari. Gipuzkoako konpainiak eta Israelgo Shapir enpresak osatutako patzuergoari esleitu diote Jerusalemgo tranbiaren bigarren linea eraikitzeko kontratua eta, proiektuak aurrera jarraitzen badu, Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako kolonia ilegalak anexionatzeko azpiegitura ezarriko dute.
“Scape Room” bat jarri dute martxan Judimendiko SUmendi espazioan “asialdi eredu berritzaile bat eraikitzeko helburuarekin”. Denbora luzez mamitutako proiektua egikaritu dute: George Orwell idazlearen 1984 liburuan egokitutako ihes-gela.
SOS Kultura plataformak agerraldia egin zuen ostiralean Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, “euskal kulturaren sektorea defendatzeko”. Arte eszenikoen sektoreko eragile ugarik plazaratu dute Kultura Gara manifestua.