Vitalquilerrek inbertsio funts bati egindako 500 etxebizitzen salmenta salatu du “Derecho a techo” ekimenak
Vitalquilerrek alokairu sozialerako ziren 500 etxebizitza saldu dizkio Suediako inbertsio funts bati. Gasteizen inor ez kalegorrian, Derecho a techo plataformak salmenta salatu du, eta Eusko Jaurlaritzak duen erantzukizuna mahaigaineratu. Plataformako kide Maialenek azaldu dizkigu salmentaren nondik norakoak, eta EJk etxebizitza eskubidea urratzen ere duela salatu du, besteak beste.