“Kereila honekin gure seniden duintasuna berreskuratu nahi dugu”

Behartutako lanak egiten, 1940an kontzentrazio-esparru batean egon zen preso Eduardo Boveda Ortiz de Zarate, ISABEL BOVEDAren aita. Orain, senideen talde batek Frankismoko lan-esklaboaren aurkako lehenengo kereila kolektiboa aurkeztu du.

Euskal Herrian Euskaraz: ezin dugu Hezkuntza Legea onartu

“Euskararen berreskurapen-prozesuaren bidegurutzean, inflexio-puntuan, gauden honetan, beherakadari begira jartzen gaitu, ditugun egiturazko arazoak indartu eta itoginak larriagotzera”, adierazi du kolektibo euskaltzaleak.

Michelinen “bilakaera autoritarioa”: kaleratzeak eta zigorrak gora

Azaroaren 25ean indarkeria matxistarik gabeko bizitzak aldarrikatuko ditu Mugimendu Feministak

Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraikitzera deituko du Itaiak azaroaren 25ean

“Zaintza lanen egungo antolamendu soziala eraldatu nahi dugu”

Azaroaren 30erako deitutako Greba Feminista Orokorra gertu dugu dagoeneko. Gasteizko Mugimendu Feministako kideekin solasaldia egin dugu Hala Bedin, grebaren nondik norakoetan sakontzeko.

Denboraldi berriko programazioa aurkeztu du Hala Bedik, lau irratsaio berrirekin

Pasa den larunbatean aurkeztu du Hala Bedi irratiak 2023/2024 edizioko programazioa. Edizio berri honetan, lau irratsaio berri izango ditu parrillan. Guztira, 33 irratsaio propio aurkeztu ditu irratiak, horietako 13 euskaraz.

[Bideoa] Gasteizko segurtasun kameretan sabotaje ekintzak egin dituzte, “bugesiaren kontrol sozialaren” aurka

Azaroaren 18an Gasteizen izango den manifestaziora deitu dute Hala Bedik jasotako bideoan.

Hasi da Azpimarra literatura zikloa Gasteizko Gaztetxean

Udan hasi zuten irakurle taldea eta ikasturte osorako zikloa aurkeztu dute orain. Asteazkenean egin zuten lehen saioa eta beste hiru dituzte programatuta.

23. Korrika, Irundik Baionara

Gasteizko Udalak ezarri nahi dituen segurtasun kameren aurkako protesta deitu dute larunbaterako

Kontrol sozialerako neurriak direlako, horiek borrokatzera deitu du Gasteizko GKSk. Mobilizazioa azaroaren 18an, larunbata, izango da Santa Maria Plazan, 19:00etan.

Garaipen txiki bat martxoaren 3aren memorian: hamar urte bete ditu 1976ko sarraskian hildakoen omenezko “Arrazoiaren indarra” eskulturak

Eskultura sinbolismo handikoa da, ez soilik martxoaren 3ari egiten dizkion erreferentzia zuzenengatik, baita hura jartzeak izan zuen esanahiagatik ere. Elizak informazio panelak bi aldiz kendu zizkien eta, azkenean, garaiko PPko udal gobernuaren babesa lortu zuten. Lehen aldiz, gainera, Gasteizko, Basauriko eta Tarragonako hildakoen senideak elkartu ziren eskultura jarri zen egunean.

HALA BIDEO | JALDIA ABUBAKRA: “Cuando todo esto termine las palestinas seguiremos resistiendo”

Uhintifada entrevista en los estudios de Hala Bedi irratia a la activista gazatí Jaldia Abubakra. Abubakra es cofundadora de la organización feminista palestina Alkarama y de la red Masar Badil (La Ruta Revolucionaria Alternativa Palestina), movimientos que desde la izquierda y el laicismo trabajan por aglutinar a la colectividad palestina en la diáspora.

Hala Bediren Material berria salgai larunbatetik aurrera

Archives by Month:

Archives by Subject: