Bat inon loturik deino ez gara libre izango
Euskal Memoria Fundazioak bere hamabosgarren lan monografikoa atera berri du: “Euskal Kantu Errebeldea” liburua. Azken hamarkadetan Euskal Herrian izandako hainbat borrokei eskeinitako 700 abesti inguru jasotzen ditu bildumak. Feminismoa, ekologismoa, memoria antifaxista, euskara, elkartasun internazionalista, langile borroka, presoak, tortura, errepresioak hildako militanteak…. badago kronika musikal bat, bertsio ofizialak kontatu nahi ez duen hori herriak kantatu duen seinale. Ondare politiko musikal handi horretatik gaurkoan herrien burujabetzari eskeinitako lagin bat ekarri dugu…Lander Garcia, memoriaktibista eta Euskal Kantu Errebeldea lanaren koordinatzailearen laguntzarekin.
Ez gaude bakarrik munduan, Euskal Herrian bezala munduan zehar burujabetza eta erabakitze eskubidearen aldeko askapen prozesu ugari daude, musikaren bidez bidaiatuko dugu leku horietara: Herrialde Katalanak, Irlanda, Korsika, Ameriketako Estatu Batuak eta Palestina.
Hemen abestiak:
Agure zaharra
Gorka Knörr (Txalaparta, 1976)
Lluis Llach / Hitzak: Xabier Lete
https://www.youtube.com/watch?v=MnXfnfNsZ1s
L’estaca
Betagarri (Arnasa Hartu, 2002)
Lluis Llach
https://www.youtube.com/watch?v=nrBzhC7a5rA
Derryra itzuli
Anje Duhalde (Azkarate, 1997)
Hitzak: Bobby Sands
Jatorrizko kanta: Back Home in Derry (Christie Moore, 1984)
https://www.youtube.com/watch?v=8Uggw6OKroE
Askatasunera
L’Arcusgi (In vivu a fianc a voi, 2002)
https://www.youtube.com/watch?v=M4xPZuVlNek
Amerikano beltzak
Guk (Presondegietan, 1976)
https://www.youtube.com/watch?v=T6cpz-dKA1c
Palestina
Xiberoots (Maule Muffin, 2018)
https://www.youtube.com/watch?v=sjKF_-QBFWE
Eutsi Palestina
McOnak (Galarrena, 2015)
https://www.youtube.com/watch?v=zAzNza1Aupo
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!