2017.05.24  A  TODO  GAS.  Armentia-2  putzua,  alternatibak  eta  Errekaleor  bizirik!!

2017.05.24 A TODO GAS. Armentia-2 putzua, alternatibak eta Errekaleor bizirik!!

Aste honetako Gasa Demasa saioan elkarrizketa ugari izan ditugu. Lehenik eta behin, Berriztu!-ko kide den Iñigo Lezak, Armentia-2 putzuaren tramitazioaren inguruko azken berriak ekarri dizkigu, Ministeritzak prozesua berriz modu gardenago batean hasteko agindua eman baitu. Gaurkoan kolaboratzaile bakarra izan dugu, Marta, alternatibak eta alternatibismoaren inguruan mintzatu zaiguna. Eta alternatiben inguruan arituz… Errekaleor auzo askeraino joan gara, argi mozketari buruz, energia burujabetzari buruz eta, azken finean, euren borrokari buruz mintzatzera etorri baitzaigu Ainhoa.

Entzun
Eguzki  plakekin  hasi  dira  Errakaleorren,  argi  mozketari  aurre  eginez

Eguzki plakekin hasi dira Errakaleorren, argi mozketari aurre eginez

Errekaleor auzoan hasi dira jada argi mozketari aurre egiten. Eguzki energia jasotzen duten bi plaka jarri dituzte auzoan eta horren etekinak jaso dituzte dagoeneko.

 

 

Maiatzaren 18an Iberdrolako langileek auzo osoa argi gabe utzi zutenetik, Errekaleor Bizirik proiektuko kideak egoerari buelta emateko lanean ibili dira, eta energia berriztagarrien bidez elikatzeko lehen pausoa eman dute. Hasiera xumea bada ere, eguzki energia jasotzen duten bi plaka ipini dituzte auzoan, eta horren etekinak jasotzen hasi dira, gutxinaka – gutxinaka. Liburutegia, besteak beste, martxan dago berriz ere.

Hau izan da lehen pausoa Errekaleor Bizirik proiektuaren hurrengo erronka handian. Auzoa energia berriztagarriz hornituko dutela iragarri dute, Euskal Herriko irla energetikoki burujabe handiena izateko. Ekimen hau burutzeko Euskal Herri osoaren eta nazioarteko eragile eta pertsonen babesa eta laguntza beharko dute: finantzaketa kolektibo kanpaina baten bidez eraikiko dute eta energia sistema berria. Hurrengo egun eta asteetan emango dute honen berri.

Ekainaren 3an Gasteizen manifestazio nazionala deitu du Errekaleor Bizirik mugimenduak, “Guk Argi Daukagu, Herria Bizirik!” lelopean. Errekaleor herriarena dela aldarrikatuta, herri mugimenduaren aldarri ezberdinak Gasteizera ekartzeko deia egin dute, 17:30etan Andra Mari Zuriaren Plazatik abiatuko den manifestazioan.

 

Erlazionatutako artikuluak:

 

«Errekaleor  eta  Herria  bizirik»  daudela  aldarrikatzeko,  manifestazioa  deitu  dute  ekainaren  3rako  Gasteizen

«Errekaleor eta Herria bizirik» daudela aldarrikatzeko, manifestazioa deitu dute ekainaren 3rako Gasteizen

Errekaleor ez ezik, «Herria bizik» dagoela aldarrikatuko dute manifestazioan. Gorka Urtaran alkateak salatutakoa gezurtatu dute, hau da, negoziatzeko borondatea badutela, eta horren frogak aurkeztu dituzte. Gainera, asteburuko jaiak aurrera doaz.

Osteguneko argi mozketaren ostean, indar erakustaldia egin du Errekaleor Bizirik! proiektuak, beste eragile batzuen babesarekin. Auzoa askean eskainitako prentsaurreko batean, atxilotutako eta zauritutako pertsonei elkartasuna adierazi eta «inoiz baino indartsuago» daudela ohartarazi dute.

«Ehundaka pertsonek euren gorputz eta bihotzekin» defendatu arren, ostegunetik argindarrik gabe daudela salatu dute. Eraso honen aurrean, erantzun sendoa iragarri dute, eta manifestazio internazionala deitu dute ekainaren 3an, Arabako hiriburuan. Gasteizko Andra Maria Zuriaren enparantzatik abiatuko da 17.30ean, Errekaleor auzoan bukatzeko, eta masiboa izatea espero dute. «Guk argi daukagu. Herria bizirik! Defendamos Errekaleor» lelopean, Euskal Herriko zein nazioarteko herri mugimendu osoaren babesa lortu nahi dute, Errekaleorren mezua Gasteiz osoak bereganatuz.

Gainera, hasi dira bilerak egiten herrialdeko eragileekin eta nazioarteko harreman ezberdinekin, atxikimendu ezberdinak bereganatzeko. Manifestazio egunera arte burubelarri arituko dira lanean eta goizeko lehen orduetan, prentsaurrekoaren aurretik, manifestaziorako deia egiten zuten kartelak ikusi ahal izan dira hiriburuko puntu ezberdinetan.

Jaiak aurrera eta sorpresekin

Aspalditik iragarri zuten maiatzaren 26ko asteburu honetan auzoko jaiak egingo zituztela Errekaleorren. Hala ere, ostegunean argia moztu ostean, zalantza ugari zeuzkaten: ez zekiten jaiak posible izango ziren. Azkenean, jaiak mantenduko dituzte, eta sorpresa ezberdinekin gainera. Jai hauek aldarrikatzaileak izateaz gain, festa giroan ospatuko dituztela gaineratu dute, bertaratzeko deia eginez. Asteazkenean hasi eta larunbatean emango diete amaiera auzoko jaiei; kontzertuez eta bestelako ekimenez gain, larunbat goizerako auzolana deitu dute, bazkari herrikoiaren aurretik.

Urtaranen adierazpena frogekin gezurtatu dituzte

Errekaleorren aurkako osteguneko erasoaren ostean, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak 24 ordu behar izan zituen adierazpenak egiteko. Adierazpen horietan, gogor jo zuen Errekaleorren aurka eta hau eraitsi behar zela azpimarratu zuen. Gainera, Errekaleorreko auzokideek «negoziatzeko borondaterik ez» zutela adierazi zuen.

Errekaleorreko auzokideek hori gezurtatu dute; gezurtatzeaz gain, Errekaleor Bizirik! proiektutik Urtaran alkateari bilera bat eskatzeko egindako eskaera ofizial bat erakutsi dute hedabideen aurrean (beherago atxikituta). Eskutitz horretan, orain dela bi hilabete (martxoaren 17an) bilera bat eskatu zioten Gasteizko alkateari, modu formal eta ofizialean; aldiz, bi hilabeteren ostean, ez dute Udaleko edo alkatearen erantzunik jaso.

Gainera, argiaren mozketa «auzokideen segurtasunaren mesedetan» egin dela gezurra dela salatu dute. Izan ere, auzoak instalazio elektriko egokiak badituela, baina «Udalak hau aztertzeko asmorik» agertu ez duela salatu dute. Argimozketak berak «auzokideen segurtasuna eta bizi baldintzak arriskuan» jarri dituela eta Urtaranek auzoa «eraso sexistetarako puntu beltza bilakatu duela» adierazi dute.

Karla  Berrojalbiz  (Errekaleor):  “Egunerokotasunari  normal  egingo  dio  aurre  auzoan”

Karla Berrojalbiz (Errekaleor): “Egunerokotasunari normal egingo dio aurre auzoan”

Haserre baina indarrarekin esnatu dira Errekaleorren ostiralean, Ertzaintzaren eta Iberdorlaren argi mozketaren hurrengo egunean. Ostegun arratsaldeko indar erakustaldiaren ostean, Urtarani erantzukizuna eskatu diote auzo asketik, Iberdrolaren jarrera ere salatuz. Ertzaintzaren presentzia eta jarrera oso bortitza izan zela gaineratu dute.

Karla Berrojalbiz, atzoko gertaerak barrutik bizi izan zituen Errekaleorreko kideetako bat da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.

Entzun
Comunicado  de  Hala  Bedi  sobre  lo  ocurrido  en  Errekaleor

Comunicado de Hala Bedi sobre lo ocurrido en Errekaleor

El 18 de mayo el Departamento de Industria del Gobierno vasco dio la orden de dejar sin suministro eléctrico al barrio liberado de Errekaleor.  Con el objetivo de ejecutar esa orden, algunos operarios de Iberdrola, acompañados de siete furgonetas de la Ertzaintza, se acercaron al barrio.

Las vecinas del barrio, conociendo de antemano qué intenciones tenían, estaban preparadas para resistir desde pronto a la mañana. Un par de miembros de Hala Bedi se encontraban allí para entonces, con el objetivo de informar de primera mano de lo que pasara.

Más tarde, se fueron acercando otros medios de comunicación. Para entonces, la Ertzaintza ya había desplegado el cordón policial impidiendo la entrada a cualquier persona, incluyendo a la prensa. Así pues, la mayoría de los medios tuvieron que contar lo que allí pasaba desde el otro lado del cordón policial.

Hala Bedi, fue por tanto, el único medio que pudo contar lo que ocurría en directo y desde dentro.

Mientras crecía la tensión entre las habitantes del barrio, que estaban defendiendo su proyecto, y la Ertzaintza, uno de los policías se acercó a nuestro compañero de Hala Bedi a golpes y empujones cuando estaba grabando con el móvil. Como consecuencia de este ataque, le rompió el móvil. Entonces, el periodista le enseñó su carnet de prensa y pidió al policía que se identificara. Éste, sin más explicación, le quitó la acreditación de prensa de las manos y le pidió el documento de identidad. Finalmente, después de mucho esfuerzo, al periodista le fue devuelto el carnet de prensa y el ertzaina le facilitó su número de placa, añadiendo en tono amenazante: “sabemos quiénes sois, sabemos que sois del entorno radical”.

Ante estos hechos Hala Bedi quiere manifestar:

  • Todas las personas tenemos derecho a recibir información de lo que sucede a nuestro alrededor, por eso no nos parece lícito que se les negara al resto de periodistas la entrada al barrio. Ya que en cuanto llegó la Ertzaintza colocó el cordón policial y no dejó entrar a nadie.
  • Hala Bedi pudo esquivar ese cordón policial (porque se encontraba en el lugar antes de la llegada de la Ertzaintza) y por tanto, fue el único medio de comunicación que pudo informar en directo e in situ de todo lo que pasó. Esto nos parece, claramente, un ataque a nuestro derecho a la información y a la expresión. Nos parece una medida que busca ocultar los excesos policiales que se pudieran dar en estas situaciones.
  • De la misma manera que ellos saben quiénes somos, nosotras también sabemos quién es el ertzaina que nos rompió el móvil, ya que, después de mucho esfuerzo, nuestro compañero consiguió  el número de identificación del policía.

Somos radicales, sí. Porque, por encima de versiones oficiales, contamos las cosas en primera persona. Porque preferimos ir a la raíz de la noticia, evitando filtros e intermediarios. Porque nacimos para ser las portavoces de los movimientos sociales y así seguimos siéndolo. Somos radicales, sí. Y así vamos a seguir, pese a quien le pese.

Hala  Bediren  adierazpena  Errekaleorreko  gertaeren  harira

Hala Bediren adierazpena Errekaleorreko gertaeren harira

Maiatzaren 18an Eusko Jaurlaritzako industria sailak Errekaleor auzo askea argindarrik gabe uzteko agindua eman zuen. Agindu hori betetzeko,  Iberdrola enpresako zenbait langile, Ertzaintzaren zazpi furgoik lagundurik, auzora gerturatu ziren.

Auzo okupatuko biztanleak, Eusko Jaurlaritzak zeuzkan asmoen jakitun, erresistentziarako prest zeuden goizean goizetik. Hala Bediko kide pare bat ere bertan zeuden ordurako, han gertatzen ari zenaren berri emateko.

Beranduago hurbildu ziren komunikabideek, ordea, ez zuten han gertatzen ari zenaren inguruko informaziorik behar bezala emateko aukerarik izan, ertzainek auzora sartzea eragotzi baitzieten. Hori dela eta, han zeuden komunikabide gehienek, kordoi polizialaren bestaldetik ikusi eta kontatu behar izan zuten bertan gertatzen ari zen guztia.

Hala Bedi izan zen, beraz, gertatzen ari zena barrutik kontatu ahal izan zuen medio bakarra.

Beraien bizilekua defenditzen ari ziren auzokideen eta ertzainen arteko tentsioa areagotuz joan zen eta momentu batean, ertzainetako bat Hala Bediko kideengana hurbildu eta haien kontra kolpeka eta bultzakadaka hasi zen sakelakoarekin grabatzen ari zirelako. Kolpe eta bultzakada horien ondorioz, Hala Bediko kazetariari sakelakoa apurtu zioten. Kazetariak orduan, prentsa txartela erakutsi eta identifikatzeko eskatu zion poliziari. Honek, inongo azalpenik eman gabe, prentsa txartela eskuetatik kendu eta nortasun agiria eskatu zion Hala Bediko kideari. Azkenik, eta ahalegin askoren ondoren, txartelak itzuli eta ertzainak bere plaka zenbakia jakinarazi zion kazetariari, tonu mehatxagarrian honako hau gehituz: “sabemos quiénes sois, sabemos que sois del entorno radical”.

Gertaera hauen aurrean, honako hau adierazi nahi du Hala Bedik:

  • Herritar guztiok dugu gure inguruko gertaerei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea. Horregatik, ez zaigu bidezkoa iruditzen Errekaleorrera hurbildu ziren kazetariei auzoan gertatzen ari zena kontatzeko aukera ukatzea. Ertzainek, heldu eta berehala, kordoi poliziala zeharkatzea debekatu baitzioten hurbildu zen mundu guztiari.
  • Hala Bedi izan zen kordoi poliziala saihestuz (polizia baino lehenago heldu ginelako) gertatzen ari zena bertatik bertara kontatzeko aukera izan zuen komunikabide bakarra. Hau, argi eta garbi, adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat hartzen dugu. Eta poliziaren gehiegikeriak ezkutatzeko helburuz hartutako neurri bidegabea dela uste dugu.
  • Haiek gu nortzuk garen badakiten moduan, guk ere badakigu sakelakoa apurtu zigun ertzaina nor den. Izan ere, ahalegin dezenteren ostean, bere identifikazio zenbakia zein zen esatera behartu baikenuen.

Erradikalak gara, bai. Bertsio ofizialaren gainetik, gertaerak lehen pertsonan kontatzearen aldekoak garelako. Bitartekariak saihestu eta albistearen sustraietara jotzea nahiago dugulako. Herri mugimenduaren bozgorailu izateko jaio ginelako eta horrela izaten jarraituko dugulako. Erradikalak gara, bai. Eta erradikalak izaten jarraituko dugu.

Ataque  a  la  libertad  de  información  contra  Hala  Bedi  en  Errekaleor

Ataque a la libertad de información contra Hala Bedi en Errekaleor

Nuestro compañero de Hala Bedi, Mikel, ha sido identificado y golpeado por la Ertzaintza mientras desarrollaba su labor informativa desde Errekaleor. Era uno de los pocos periodistas que estaba dentro del barrio okupado desde esta misma mañana, cuando operativos policiales se desplazaban hasta allí. Llegaba a la radio hacia las 13,30 y nos contaba en directo en Suelta la Olla la agresión que ha sufrido y su testimonio a lo largo de toda la mañana. Más información en el twitter de Hala Bedi ,  www.halabedi.eus y en telegram.me/halabedi. También siguen informando l@s vecin@s de Errekaleor

Entzun
Errekaleor  auzoa  argindarrik  gabe  utzi  du  Iberdrolak,  Eusko  Jaurlaritzaren  aginduz

Errekaleor auzoa argindarrik gabe utzi du Iberdrolak, Eusko Jaurlaritzaren aginduz

Goizean goiz, auzo asketik mehatxuaren berri eman dute. Ertzainak auzo askera bidean daudela jakinarazi dute auzokideek, Iberdrolarekin batera, argia mozteko asmoarekin.


[Informazio eguneratzen joango gara]

Eusko Jaurlaritzako Industria sailaren aginduz Errekaleor auzoko argindarra kendu du Iberdrolak. Ertzaintza gogor oldartu zaie auzokideei; bertakoek, erresistentzia baketsua erabili dute hau saihesteko.

Goizeko 10:00ak aldera iritsi da Ertzaintza Errekaleorrera, eta, lehenengo unetik, tentsioa egon da auzoan. Gazteek autodefentsa hautatu dute, eta Ertzainak laster hasi dira auzokideei bultzaka. Segidan azaldu dira poliziaren beste 10 furgoneta eta, haiekin batera, Iberdrolaren 6 auto, argia mozteko asmoz. Eguerdi aldean jakin denagatik, Jaurlaritzaren Industria sailetik etorri da agindua; elektrizitatea hartzeko modua ez zela egokia, eta auzokideen segurtasuna bermatze aldera hartu dutela erabakia jakinarazi dute.

Errekaleorreko biztanleak, berriz, argindarraren koadro nagusia babesten jarri dira andamioekin, herri harresi modura. Berehala hasi dira ertzainak jendea bertatik ateratzen. Oso jarrera bortitza izan du poliziak aldioro, eta harresian zegoen jendea tiraka eta bultzaka kaleratu dute. Auzokoek lehen minututik eman dute honen berri sare sozialetan, eta horregatik ere mehatxuak jaso dituzte ertzainengandik.

Goizak aurrera, tentsioa gora

Argindarraren koadroa babesten ari ziren lagunen kontra egin dutenean jarrera gero eta bortitzagoa erakutsi dute ertzainek. Hasi orduko, lagun bat atxilotu dute bertan. Baina babesten zegoen jendea eramandakoan obretako materiala zegoen koadroa babesten, eta barruan auzokide batzuk kateatuta.

Erresistentzian jarraitu dute auzokideek eta andamiotik “Guk argi daukagu” pankarta zintzilikatu dute. Momentu horretan, sartu dira auzo barrura Iberdrolako langileak; bertaratutako prentsa eta udaleko zinegotziei, berriz, ez diete utzi gerturatzen, eta auzoaren kanpoaldean gelditu behar izan dute. Gasteizko suhiltzaileei ere eskatu diete interbenitzeko, baina hauek uko egin diote. Euren hitzetan: “Soilik larrialdi egoera bat badago sartuko gara auzora”

Tarte honetan, poliziaz osatutako lerroa hautsi, eta, aginduari muzin eginda, auzora sartu da bertaratutako jendea. Ordurako eguerdiko 12ak ziren, eta artean ez dute lortu argindarraren koadrora sartu; izan ere, barruan zegoen jendea kateatuta zegoen, eta besoak lotuta. Orduan erabaki dute elektrizitatea etxez etxe zuzenean moztea. Guztira, hiru lagun atxilotu dituzte goizean zehar eta horietatik bi, aske zeuden arratsalderako.

Tarte horretan tentsioak gori jarraitu du, eta kazetarien kontra ere aritu dira.

Kazetarien kontrako erasoak

Goizeko lehen orduan Topatu agerkariko kazetari bat identifikatu dute, eta auzotik kanporatu.

Eguerdian, berriz Hala Bediko kazetari bati oldartu zaizkio ertzainak, grabatzen ari zela. Kazetariari bultza egin, kolpatu eta berri emateko zerabilen telefonoa borrarekin jo eta airean bota eta hautsi dio. Momentu horretan, kazetariak prentsa karneta erakutsi eta plaka zenbakia eskatu dio. Honek, hasieran identifikatzeari uko egin dio, eta prentsa karneta kendu dio. Minutu batzuetara, kazetaria identifikatzera etorri denean, karneta itzuli dio eta bere plaka zenbakia zein den jakinarazi dio. 

Eguerdiko ordu bata aldera jakin da argindarra kendu dietela bertan bizi diren 150 auzokideei. Etxeetako batetik lagun bat atera dute ibili ezinik eta beste bat anbulantzian eraman dute. 

Manifestazioa

Arratsaldeko 19.00etan, Errekaleor Bizirik proiektuari elkartasuna adierazteko milaka pertsona bildu dira Gasteizko kaleetan Andra Mari Zuriaren plazatik irten den manifestazioan. Gorka Urtaran alkateari mezu argi bat zuzendu diote Errekaleorreko auzokideek, «bide judizialetik lortu ezin dutena, indarkeria erabiliz gauzatu» nahi omen duelako. Azkenik, jasotako elkartasunagatik eskerrak eman diote Gasteizko herriari.

Eguneko lehenengo kronika gure lankide Mikelek Suelta la olla irratsaioan egin du. Entzun

Goizeko azken kronika estudioetan bertan. Entzun

 

 

 

Mikel  eta  Asier(Film  Erreka)  :  ”  Ikusi  genuen  nola  Gasteizen  ez  dagoen  zinema  eskaintza  oso  handi  bat”

Mikel eta Asier(Film Erreka) : ” Ikusi genuen nola Gasteizen ez dagoen zinema eskaintza oso handi bat”

Kasu hoentan kolaboratzaile berriak estreinatzen ditugu. Hemendik aurrera hilabeteko lehenengo ostegunetan izango ditugu gurekin Film Erreka kolektiboko kideak. Hauek prestatzen dituzten film zikloak aurkeztu eta hauen inguruko azlapen batzuk emango digute..

Gaur hasteko beraiek nortzuk diren zer nolako  funtzionamendua eta zer nolako filmak aukeratzen dituzten azladu digute.

Geroago Mikel eta asi apirilean prestatu egin duten film zikloaz hitz egin digute. Izan ere honeko programa hau izango dute:

Whiplash – 9 apirila

El viento que agita la cebada – 16 apirila

En el nombre del padre – 23 apirila

Bailar en la oscuridad – 30 apirila

Esan diguten moduan igandero 19:00-tik aurrera errekaleorreko Barroso zineman dohainik zinema aukera aparta.

Entzun
Amaia  (Errekaleorreko  Muxutruk  Denda):  “Arroparekin,  kontsumoaren  aurrean  beste  alternatiba  bat  sortu  nahi  dugu”

Amaia (Errekaleorreko Muxutruk Denda): “Arroparekin, kontsumoaren aurrean beste alternatiba bat sortu nahi dugu”

Errekaleorren Muxutruk Denda jarri dute martxan, eta bertako antolatzaileetako bat, Amaia, izan dugu gurekin. Dendaren funtzionamendua azaldu digu, eta horrez gain, ehun industriaren eta kontsumismoaren kontrako borrokan nola kokatzen duten kontatu digu.

 

Entzun
3 orrietatik 1 orria123

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies