O no será-Edo ez da izango : Amatasun bolloak
Amatasun bolloa eraikitzen dugun nortasuna da eta ez da izaera naturala
Amatasun bolloa eraikitzen dugun nortasuna da eta ez da izaera naturala
Zaintzak erdigunean jartzen jarraitu nahi dugu, kasu honetan, arkitekturan eta gure etxebizitza proiektuetan. Horren inguruan hausnartzeko Irati Mogollón elkarrizketatu dugu.
Proposamen transfeminista ezberdinekin gatoz gaurkoan, Eibarko Jardunaldi transfeministen eta Arabako Mendialdeko Asteriskes kolektiboaren aurkezpenaren berri eman dugu.
Gaurko saioan zinearen inguruan hitz egin nahi izan dugu hurbil ditugun eta erreferente ere diren zenbait lagunekin: Sonia Estevez, Itziar Garaluze, Amaia Zorrilla, Nahikari Mora eta Clara Sanchez.
Biolentzia instituzionaleko kasu zehatz bat ekarri nahi izan dugu uhinetara eta APASOS txakurtegian gertatutako sexu abusuak salatu dituztenei ahotsa eman diegu, baita Gasteizko Mugimendu Feministari ere.
Azaroaren 6an Red Colectiva DisPutaren aurkezpena izan zen Txirbilenea Gaztetxean, Sestaon, lehenengoa Euskal Herrian. Sexu langile autogestionatu eta libertarioen kolektiboa da. Bertan proiekzioak, kabareta, Djak, janari beganoa, puti-rifa eta putikoktela egon ziren, besteak beste.
Amorrua, nahiak, gatazkak, poza, kafea edo tila, bidaiatu, ekintzak, jaialdi transfeminista… musikaren bidez gurekin bidaiatu nahi?
Gure trebetasuna eta jakintza, baita entzuleena ere, jarri nahi izan dugu proban. Eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dugu Tribial Feministan jolastuz!
Ginekologiaren autogestioa; geure gorputzen jabe izateko lehen pausua geure gorputza ezagutzea.
Zaintza lanak, enplegua eta militantzia egunerokoan uztartzeko emakumeok ditugun aukeren, baina bereziki oztopoen inguruan hitz egingo dugu.
‘Kontrako eztarritik’ lanean oinarritu dugu gaurko saioa Maite Berriozabal Berrizbeitia gai jartzailea eta Onintza Enbeita Maguregi eta Andere Arriolabengoa Bengoa bertsolarien ekarpenarekin.
Ekainaren 28an grabatutako zuzeneko emisioaren saioa, ikasturteko azkena Gasteizko Gaztetxetik.