Uhintifada : Lubnah Shomali: «Israelek etengabeko Nakba burutu du, alegia, bertako populazio palestinarra bortzaz mugiarazi duen egiturazko indarkeria. Hau ez da gatazka bat, ez da “asentamendu” bat, kolonizazio hutsa da»
Uhintifada 425: “Palestinako okupazioa azaltzeko kontakizun berriak” mintegian kazetaritzako profesionalak eta Palestinaren aldeko ekintzaileak bildu ziren Palestinako okupazioari eta erresistentziari ematen zaien kazetaritza-trataeraren inguruan hausnarrean. Mintegiaren ardatza Lubnah Shomaliren solasaldia izan zen. Shomali Palestinako populazio errefuxiatuaren eskubideak artatzen dituen Badil Center erakundeko kidea da.
