Pentsiodunen borrokak ez du etenik
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak salatu du EAJk, PSEk eta VOXek Eusko Legebiltzarrean betoa jarri ziotela Herri Ekimen Legegileari, gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeko. Maiatzaren 7rako manifestazio bat deitu dute Gasteizen.
145.000 sinadura baino gehiago bildu zituzten, baita sindikatu guztien eta ehunka erakunde sozial eta feministaren babesa ere. EAEko Gobernuak eta hura babesten duten alderdiek ekimena ezerezean utzi zutela salatu dute. Pentsiodunen arabera, “Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan aitortutako eskubide demokratikoa” urratu da.
Mugimenduak azaldu duenez, ageraldi-eskaerak onartzeko atzerapenak agerian uzten duela “Parlamentuak ez duela behar bezala funtzionatzen”.
Maiatzaren 7an Gasteizen manifestatzeko deia egin dute, pentsioen igoera eta genero arrakalaren murrizketa exijitzeko. Gaur egun, emakume pentsiodunen eta gizonen arteko aldea %30etik gorakoa da. Aipatu dute emakume pentsiodunen egoera bidegabekoa dela, lanean diskriminatuak izan direlako eta zaintza-lanetan aritzera behartuak izan direlako. Ondorioz jasotzen duten pentsioa oso baxua dela eta erakundeek ez dutela egoera hori aitortzen.
Pentsiodunen mugimendutik azaldu duenez, gutxieneko pentsioen igoerak ez luke aurrekontuen %1,4a gaindituko eta eragin positiboa izango luke ekonomian. Bukatzeko salatu dute “gerrekin negozioa egiten dutenek eta prezioak handituz espekulatzen dutenek” adinekoak miserian bizitzera kondenatzen dituztela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
