Palestinaren aldeko elkartasun jaialdia Orbeko Etxean
Egun osoko jardunaldi bat antolatu dute Palestinar Herriaren alde eta lortutako etekinak Gazara bidaliko dituzte. Urtarrilaren 24an ospatuko da jardunaldia Laudioko Orbeko etxean.
Palestinan gertatzen ari den genozidioarena aurrean sei lagun elkartu ziren orain dela hilabete batzuk eta jardunaldi bat antolatzea pentsatu zuten. Hitzetatik ekintzara pasa eta urtarrilaren 24rako Palestinarrekin Elkartasuna jardunaldia sortu dute. Anarkismotik eta punk eszenatik datoz antolatzaileak eta ikuspegi transfeminista batetik antolatu dute egitaraua.
Ikuspuntu politiko horietatik abiatuz erabaki zuten jardunaldia antolatzea. Alde batetik Palestinaren genozidioa salatzeko, auzia mahai gainean jartzeko eta horren inguruan elkarrekin hausnartzeko. Antolatzaileek pribilegio zuriaren gain ere jarri dute fokua, beraien hitzetan “anarkista eta transfeminista bezala zeregin handia daukagu gure pribilegioak errebisatzeko”.
Beste alde batetik, Gazara bidaltzeko dirua lortu nahi dute. Antolatzaileek diote badakitela zoritxarrez Gazan gertatzen ari denari aurre egiteko jendeak dirua behar duela, bizirauteko batez ere, eta aipatu dute beraiek dirua biltzeko ahalmen hori badutela. Horrela musika talde batzuekin kontaktuan jarri eta haien elkartasuna eskatuz babes kontzertu batzuk lotu dituzte.
Diru hori zuzenean bidali nahi dute Gazara, bertako proiektuetan inbertitu dezaten, beraz, ez diete inolako erakundeei emango hauek materiala erosi eta Gazan mugen bitartez sar dezaten. Ideia zuzenean dirua Gazara bidaltzea da, haiek erabaki dezaten zer egingo duten horrekin. Ospitale eraikinak hobetzeko, herritarrentzako kanpin dendak erosteko edo nekazariek hornidura berria erosteko proiektuak daude lagundu nahi dituzten iniziatiben artean, Gazan bertan bizi diren pertsonen autonomia sustatzeko ideiarekin.
Aipatu moduan jardunaldiaren helburuak elkarren artean hausnartzea, Palestinan gertatzen ari dena salatzea, babesa saretzea, estrategia ezberdinak garatzea eta zuzenean Gazara bidaltzeko dirua biltzea dira.
Egitaraua
Goizeko 12:30etan hasiko da eguna “Palestina, Una cuestión transfeminista. La lucha continua” hitzaldiarekin. Jarraian bazkari solidarioa egongo da eta ondoren musika irlandarra eta kafe irlandar dastaketa egongo da Irataren eskutik. Kontzertuak 18:30etan hasiko dira eta Miren Nabaiza, Perlata, Electrikass, Berba Labanakaz, Aihotz eta Old Time Spooks taldeak egongo dira bertan. Azpimarratzekoa da Aihotz taldearen azken kontzertua izango dela.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
