[Hala Bideo] Hezkuntza publikoko bigarren greba egunean jarraipen zabala izan da Gasteizen
Asteazken honetan, milaka irakaslek Bilboko kaleak bete dituzte lan-baldintzak hobetzeko aldarrikapenekin. Sindikatuek grebaren jarraipena %75ean kokatu dute, nahiz eta Hezkuntza Sailak %47an finkatu duen. Gasteizko hainbat ikastetxetan jarraipena nabarmena izan da: Salburua HLHI (%90), Mariturri (%88) edo Zabalgana BHI (%80) kasu.
